Mundua
AEB
ATENTZIAK | EITB MEDIA
Gobernuaren Eraginkortasunerako Departamendua sortuko du AEBko presidente hautetsiak, eta horren arduradunetako bat izango da Musk, Vivek Ramaswamy enpresaburu ezagunarekin batera. "Burokrazia desegitea", "gastuak murriztea" eta "kudeaketa publikoa eraldatzea" izango dituzte helburu.
Elon Musk, Trumpen kanpainako ekitaldi batean. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Joan den astean hauteskundeak irabazi zituenetik, tantaka-tantaka AEBko hurrengo Gobernua nortzuek osatuko duten iragartzen ari da Donald Trump presidente hautatu errepublikanoa. Atzo, jada hitzetik hortzera zebilen izendapen bat jakinarazi zuen: Elon Musk izango da Gobernuaren Eraginkortasunerako Departamendu (DOGE, ingelesez) berria zuzenduko duena.
Munduko gizonik aberatsena denak Vivek Ramaswamy enpresaburua izango du bidelagun ardura berrian. Izenak iragartzean, Trumpek azaldu zuen sail berriaren funtzio nagusia AEBko "Administrazioaren kudeaketa publikoa eraldatzea" izango dela, horretarako beharrezkoak izango diren "eskala handiko egiturazko erreformak" eginez. Haren hitzetan, "goitik behera aldatuko da Administrazio federala".
"Bi estatubatuar bikain hauek, elkarrekin, nire Administrazioari orubea prestatuko diote burokrazia desegiteko, gehiegizko erregulazioak murrizteko, beharrezkoak ez diren gastuak eteteko eta agentzia federalak berregituratzeko", esan du presidente hautetsiak.
Muskek 118 milioi dolar eman zituen Trumpen kanpainarako, eta ekitaldi askotan hartu zuen parte. Behin eta berriz esan izan du Gobernura iritsiz gero "Administrazio publikoaren gastuak murriztuko" dituela, besteak beste, plantilla. Neurri beretsuak aitatu izan ditu Ramaswamik ere azken asteotan.
Izendapenaren berri izan orduko sare-sozialetan zabaldutako mezuan, Musk pozarren agertu da ardura berria dela eta, eta agindu du "sistema estatubatuarra dardarka" jarriko duela: "burokrazia desegitea", "diru publikoaren xahutzea amaitzea" eta "erregulazioak murriztea" izango ditu lehentasun, besteak beste.
Trumpen lantaldea osatuko dutenetako beste pisuzko bi izen Susie Wiles eta Tom Homan dira; aurrena, Etxe Zuriko kabineteburu izango da, eta bigarrenak, migratzaileen deportazio politika bideratzearen ardura izango du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa