Mundua
Ekialde Hurbila
AGENTZIAK | EITB MEDIA
"Alde biei esan genien fede oneko akordio bat lortzen saiatzen ez badira ezingo dugula bitartekari izaten jarraitu. Ondorioz, Hamasen bulego politikoa ez dago jada bere helbururako erabilgarri", esan dute identifikatu gabeko iturriek.
Gaza. Argazkia: EFE
Qatarrek Israeli eta Hamasi jakinarazi die bukatu dituela, Gazan menia lortzeko bidean, haien artean urtebetez egindako bitartekari lanak. Hori horrela, talde palestinarrari ohartarazi dio Dohan duen bulegoa ez dagoela jada "bere helbururako" erabilgarri, EFE albiste-agentziari Qatarko iturri diplomatikoek esan diotenaren arabera.
"Alde biei esan genien fede oneko akordio bat lortzen saiatzen ez badira ezingo dugula bitartekari izaten jarraitu. Ondorioz, Hamasen bulego politikoa ez dago jada bere helbururako erabilgarri", esan dute identifikatu gabeko iturriek. Ez dute argitu bulego hori dagoeneko itxi duten ala ez.
Hamasek Kairon duen iturri batek, bestalde, arabiar eta estatubatuar komunikabideetan bolo-bolo dabilen berri bat gezurtatu du, aurrerapausorik eman ez dutenez Hamaseko buruzagiei Doha uzteko eskatu dutela dioena.
"Ez da egia Qatarrek Hamaseko buruei horrelakorik esan dienik", adierazi dio iturri horrek EFEri.
Qatarrek ez du Israelekin harreman politikorik, eta Hamasek Dohan duen bulegoa babesten egon da 2012tik. Han, taldeko hainbat buruzagi bizi dira; Jaled Misahi buru ohia eta negoziazio taldeko buru Jalil al Haya, besteak beste.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa