Mundua
AEB-KO HAUTESKUNDEAK
AGENTZIAK | EITB Media
New York, Arizona, Colorado, Maryland, Montana, Missouri eta Nevada estatuetako boto emaileek abortatzeko eskubidea legez babestearen alde egin dute.
Abortuaren aldeko kanpaina Arizonan. Argazkia: EFE
Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeetan herrialdeko presidentea aukeratzeaz gain, Ordezkarien Ganbera eta Senatua berritu dute. Halaber, hainbat estatutan abortuari buruzko galdeketak egin dituzte. Bertako hedabideen proiekzioen arabera, New York, Arizona, Colorado, Maryland, Montana, Missouri eta Nevada estatuetan abortatzeko eskubidea estatu mailan babestearen alde bozkatu dute; Floridan, berriz, proposamenaren aurka egin dute.
Aipaturiko bost estatu horietan abortatzeko eskubideari eutsiko diote. Floridan, berriz, ez dute abortua legez babesteko beharrezkoa zen botoen % 60 eskuratu eta, hortaz, gaur arte legez, ezingo da abortatu haurdunaldiaren seigarren astetik aurrera.
Nebraskak eta Hego Dakotak indarrean dauden murrizketei eustearen alde egin dute. Izan ere, Nebraskan legezkoa da haurdunaldia nahita etetea hamabigarren astera arte, eta neurri horri eutsi zaio.
2022ko ekainean, AEBko Auzitegi Gorenak haurdunaldia eteteko eskubide konstituzionala hamar estatutan bertan behera uztea erabaki zuen. Abortuaren aldekoek galdeketak egiteko nahikoa sinadura bildu dituzte eta gaiari buruzko bozketa egitea lortu dute hainbat estatutan, azaroaren 5eko hauteskundeak baliatuz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa