Mundua
TURKIA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Turkiako Defentsa Ministerioak zabaldutako oharraren arabera, "32 helburu terrorista" suntsitu dituzte bart egindako bonbardaketetan.
Ankara, atzo, atentatuaren ondoren. Argazkia: EFE
Turkiako Gobernuaren gerra-hegazkinek hainbat bonbardaketa egin dituzte bart Irak eta Siria iparraldean, atzo ustez PKK Kurdistango Langileen Alderdiak Ankaran egindako atentatuari erantzunez.
Turkiako Defentsa Ministerioak gaur goizean zabaldutako oharraren arabera, "32 helburu terrorista" suntsitu dituzte bart egindako bonbardaketetan, eta "operazio gehiago" egingo dituztela iragarri dute.
Bost pertsona hil eta 22 zauritu zituzten atzo Turkiako Industria Aeroespazialaren egoitzaren kontrako erasoan, Ankara kanpoaldean. Ustezko bi erasotzaileak, gizonezko bat eta emakumezko bat, tiroz hil zituzten Turkiako segurtasun indarrek.
Oraingoz, inork ez du bere gain hartu atentatuaren egiletza, eta erasotzaileak ez dituzte identifikatu. Nolanahi ere, erasoa izan eta berehala Turkiako Gobernuak PPK jo zuen errudun.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa