Mundua
Migrazioa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ministroen Kontseiluan saiatuko da lege dekretua onartzen, eta onartuz gero, biharamunean sartuko da indarrean. Horrela Erromako auzitegi batek jarritako trabei "irtenbide bat" eman nahi diete.
12 migratzaileak Italiara iritsi zireneko unea. Argazkia: EFE
Italiako Gobernuak bihar, astelehena, migratzaileak Albaniara eramateko aukera ziurtatzeko lege dekretua onartu asmo du, horrela Justiziak hartutako erabakiari iskin egiteko.
Italiako komunikabideek Gobernuko iturriak aipatuta jakinarazi dute asteleheneko Ministroen Kontseiluan adostu nahi dutela araua, ostiralean Erromako auzitegi batek ebatzitakoari erantzunez. Hain zuzen ere, auzitegi horrek agindu zuen Albaniara eramandako 12 migratzaileak Italiara itzultzeko.
Horren aurrean, Italiako lehen ministro Giorgia Meloni eta Gobernuko beste zenbait kide agindu horren kontra agertu dira, argudiatuz Italiako Justizia Gobernuari dagozkion kontuetan sartu dela.
Esan bezala, Erromako auzitegiak ebatzi zuen migratzaile horien jatorriko herrialdeak (Bangladesh eta Egipto) ez direla toki seguruak, eta, horrenbestez, ezinezkoa dela migranteak Albanian atxikitzea.
Horrela, onartu nahi duten dekretua aurrera ateratzen bada, berehala sartuko da indarrean, adostu eta hurrengo egunean, "auzitegiak ezarritako trabei irtenbide bat emate aldera".
Ansa albiste agentziaren arabera, lege dekretu horrek migratzaileen jatorrizko herrialdearen segurtasun maila neurtzen duen araua aldatuko du, Justiziak etorkinak Albaniara eramateko bidea itxi ez dezan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa