Mundua
Ekialde Hurbila
Agentziak | EITB Media
"Hamasek jada ez du Gaza gobernatuko. Hamasen osteko garaiaren hasiera da", adierazi du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, harro.
Yahya Sinwar Hamaseko buruzagi nagusia. Argazkia: EFE
Urtebete baino gehiagoko erasoaldien ondoren, asteazkenean Rafah eremuan, Gazako hegoaldean, egindako operazio militar batean, Yahya Sinwar Hamaseko buruzagi nagusia hilda, Palestinako erresistentziari kolpe latza eman diola uste du Israelek.
Haren heriotza mugarri izan daiteke eskualdeko gatazkan: Israelek "gizonik bilatuena" akabatzeaz gain, talde islamista bururik gabe geratu dela ematen du, Sinwar Hamaseko hierarkiatik bizirik atera zen urrietako bat baitzen, Ismail Haniyeh talde politikoko agintaria eta Mohamed Deif buruzagi militarra udan hil ondoren.
"Hamasek jada ez du Gaza gobernatuko. Hamasen osteko garaiaren hasiera da", esan du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, harro, Armadak "Hamaseko hiru terrorista" hil zituela eta horietako bat Sinwar izan zitekeela jakitera eman eta ordu gutxira.
"Zerrendako gerra", 42.400 palestinar baino gehiago hil dituena, baina, oraindik ez dela amaitu ohartarazi du Netanyahuk, eta mezu bat bidali dio eskualdeari, Libanori bereziki, urriaren 1ean sartu ostean Israelgo soldaduak bertara: "Gazari, Beiruti, eskualde osoari, honakoa esaten diet: gaiztakeria atzera egiten ari da, eta argia tokia egiten ari da". Hori esan ondoren, azken hilabeteetan Israelek hildako Hamaseko eta Hezbollahko sei buruzagiak gogorarazi ditu, buruzagi politiko gorenak (Haniyeh eta Hasan Nasrallah) eta militarrak (Mohamed Deif eta Fuad Sukr) tartean.
Israelgo agintariek berehala jakinarazi dute "oso litekeena" dela Sinwar Hamaseko buruzagia hil izana 2023ko urriaren 7an. Erakundeko buruzagi nagusi izendatu zuten abuztuan, Haniyeh hil ostean, uztailaren 31n Teheranen Israeli egotzitako eraso batean.
Poliziak adierazi duenez, DNAren, hatz-marken eta hortzen azterketak (Israelen ezin hobeto gordetako datuak, 23 urte eman baitzituen preso bertan) kasu guztietan baieztatu du Sinwarren "behin betiko identifikazioa".
Sinwar 1962an jaio zen Khan Yunis errefuxiatu-eremuan, Gazako zerrendako hegoaldean, eta 2017an izendatu zuten Hamaseko buru, Israelen etsai sutsu bihurtu eta informatzaileekin gupidarik gabe jokatu ostean. Azaroaren 6tik taldeko buruzagi nagusia zen Gazan. 19 urte zituela egin zuen bat Hamasekin.
1989an, biziarteko lau kartzela-zigor ezarri zizkioten Israelen, bi soldadu israeldar eta lau palestinar "kolaborazionista" bahitu eta hiltzea planifikatzeagatik, baina 2011n askatu zuten Gilad Shalit soldadu israeldarraren truke. Trukean 1.047 preso palestinar askatu zituzten, tartean Sinwar bera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa