Itxi

Mundua

Migrazioa

Albaniara deportatutako 16 migratzaileetatik lau Italiara itzuli dira, adingabeak eta zaurgarriak direlako

Agentziak | EITB Media

Lau pertsona horiek laster helduko dira Brindisira. Izan ere, akordioaren arabera, Albaniako lurraldean gaitutako bi zentroetara segurutzat jotzen diren herrialdeetatik joandakoak eta kalteberak ez diren gizonezko helduak atxiki ditzakete.

  • Shengjin prozesatzeko zentroa Shengjinen, Albanian

    Shengjin prozesatzeko zentroa Shengjinen, Albanian. EFE.

Italiako Lampedusa uhartetik aste honetan Albaniara eraman dituzten 16 asilo eskatzaileetatik lau Italiara itzuliko dituzte, bi adingabe eta zaurgarritzat jotako beste bi pertsona direlako.

DnaKronos albiste agentziaren informazioaren arabera, lau pertsona horiek Brindisin lehorreratuko dira aurki, Italia ekialdean. Izan ere, akordioaren arabera, Albaniako lurraldean gaitutako bi zentroetara segurutzat jotzen diren herrialdeetatik joandakoak eta kalteberak ez diren gizonezko helduak atxiki ditzakete; agintariek egiptoar eta bangladeshtar gisa identifikatu zituzten 16 migratzaileak.

Migrazio-politika izango da EBko estatuburuen eta gobernuburuen bilerako gai nagusietako bat, eta, horren aurrean, Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak lehen bilera baterako deialdia egin du kidekotzat jotzen diren beste buruzagi batzuekin, Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidentea bertan zela.

Melonik asteazken honetan Bruselan prentsari egindako adierazpenetan esan zuenez, "herrialde asko ari dira Italia egiten ari den migrazio politikak behatzen". Italiako Gobernuak migratzaileak atxikitzeko bi zentro jarri ditu martxan Albanian, Balkanetako herrialdearekin akordio polemiko bat lortu ostean; izan ere, herrialde horrek Albaniako lurretan kanporatzen hasi da asilo eskaeraren kudeaketa eta Mediterraneo itsasoan erreskatatutako pertsonak Italiara iritsi nahi dutenen aberriratzea.

1:55

Italiako agintariek erreskatatutako migratzaileei osasun eta identifikazio kontrolak egiten dizkiete iristen direnean, eta, ondoren, baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen dute: gizonezkoak, egoera zaurgarrian ez daudenak eta herrialde seguruetatik joandakoak dira, ekimenaren ardura duen Italiako Barne Ministerioko iturriek jakinarazi dutenez.

Scholzek esan du EBtik kanpoko migratzaileen zentroak "ez direla irtenbidea"

Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrak ostegun honetan esan duenez, Europar Batasunetik kanpo dauden migratzaileen zentroak, Italia eta Albaniaren kasuan bezala, "Alemania herrialdie handia da, eta zentro horiek ez dira egokiak gure moduko herrialdeentzako".