20:18

Mundua

iran

Iranek bost urtera murriztu die zigorra Mahsa Aminiren kasua argitara eman zuten bi kazetariei

eitb media

Nilufar Hamidi eta Elaha Mohammadi kazetariei 12 eta 13 urteko espetxe-zigorra ezarri zieten hainbat delitu egotzita, tartean herrialdea ezegonkortzeko Estatu Batuekin kolaboratu izana. Azken delitu horretatik absolbitu ostean murriztu zaie zigorra.

  • Masha Aminiren hilketagatik egindako manifestazioa. Argazkia: EFE

    Masha Aminiren hilketagatik egindako manifestazioa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Irango Justiziak bost urtera murriztu die Nilufar Hamidi eta Elahed Mohammadi kazetariei espetxe-zigorra, 2022an Mahsa Aminiren heriotzaren berri eman ostean. Horrek 1979ko Iraultza Islamikotik herrialdean izandako protesta handienak eragin zituen Iranen.

Hamidi izan zen Aminiren heriotzaren berri eman zuen lehen kazetaria, eta Mohammadik, berriz, gaztearen hiletaren inguruko erreportaje bat egin zuen. 

12 eta 13 urteko kartzela-zigorra ezarri zieten Nilufar Hamidi eta Elahed Mohammadi kazetariei, hainbat delitu egotzita, tartean herrialdea ezegonkortzeko Estatu Batuekin kolaboratu izana. Azken delitu horretatik absolbitu dituzte gaur, igandea, eta horrek ekarri du zigorra murriztea.

Giza Eskubideen aldeko Irango erakundeen esanetan, zigorrak ezin du horretan geratu, eta kazetariak askatzeko exijitu du. 

"Espetxe-zigor berri hau amnistia orokorraren agindua urratu izanaren adibide argia da, eta kasua itxi behar da", esan dio Elahed Mohammadiren bozeramaileak Ham Mihan egunkariari.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena