12:53

Mundua

GAZA, ERASOPEAN

Israelek 42.200 pertsona baino gehiago hil ditu Gazan 2023ko urriaren 7tik

agentziak | eitb media

Azken egunotan, Israelgo Armadaren lurreko operazio batek 300 hildako baino gehiago utzi ditu zerrendaren iparraldean.

  • Israelgo Armada, Gazan. Argazkia: EFE

    Israelgo Armada, Gazan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Israelgo Armadak 42.200 pertsona baino gehiago hil ditu Gazako zerrendan urtebetean, 2023ko urriaren 7an Hamasek egindako atentatuaren aurkako erantzuna hasi zuenetik.

Kopuru hori ageri da Gazako Osasun Ministerioak gaur zabaldu duen txostenean. Zaurituak ia 100.000 dira, 98.464, eta atzoko balantzea aintzat hartuz gero, gutxienez 52 pertsona hil eta 128 zauritu ditu Israelek azken orduetan.

Kopuruak, hala ere, ez dira guztiz zehatzak, Gazako agintariek aitortu baitute biktima gehiago izan daitezkeela hondakinen artean eta iristeko zailak diren eremuetan.

Gazan ez ezik, Libanon ere ireki du fronte zabala orain Israelek, eta bonbardaketak etengabeak dira herrialdearen hegoaldean eta Beirut hiriburuan. Libanoko Gobernuak zabaldutako datuen arabera, 2.255 pertsona hil eta 10.524 zauritu ditu Israelek azken asteetan.

300 hildako urriaren 6tik

Hildakoen kopuruaren gorakadaren arrazoietako bat da urriaren 6an Israelgo Armadak abian jarri zuen lurreko operazioa, dagoeneko 300 pertsona baino gehiago hil baititu.

Zerrendako agintarien arabera, iparraldean oraindik 400.000 herritar inguru daude, eta "hilketa sistematiko oldea" egiten ari da bertan Israel, "zibilen aurka, emakume eta haurren aurka bereziki", Jabalian, Beit Lahian eta Beit Hanounen.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena