Mundua
Finul
Agentziak | EITB MEDIA
"Irmoki salatzen ditugu UNIFILen kontrako erasoak. Ekintza armatu horiek berehala gelditu behar dituzte, eta behar bezala ikertu", ohartarazi dute komunikatuan.
Gizon bat, Libanon izandako eraso batek utzitako hondakinei argazki bat egiten. Argazkia: EFE
UNIFIL Nazio Batuen Libanorako Behin-behineko Indarra osatzen duten 34 herrialdek ohar bateratu bat argitaratu dute gaur, larunbata, Libano hegoaldean zabaldutako bake misioak azken egunotan jasandako erasoak salatzeko.
"Irmoki salatzen ditugu UNIFILen kontrako erasoak. Ekintza armatu horiek berehala gelditu behar dituzte, eta behar bezala ikertu", ohartarazi dute komunikatuan.
Era berean, gatazkan inplikatutako aldeei eskatu diete "UNIFIL errespeta dezatela, alegia, misioa osatzen duten kideen segurtasuna une oro berma dezatela, beren manua betetzen jarrai dezaten, eta bitartekaritza lanak aurrera eraman ditzaten, Libanon bakea eta egonkortasuna lortzeko bidean".
"UNIFIL osatzen dugun herrialdeen izenean, babes osoa adierazi nahi diogu misioari, bere helburua baita Libano hegoaldean zein Ekialde Hurbilean bake iraunkorra erdiestea.
Bangladeshek, Brasilek, Txinak, Frantziak, Ghanak, Hungariak, Indonesiak, Irlandak, Italiak, Hego Koreak, Malaysiak, Nepalek, Qatarrek, Herbehereek, Turkiak, Erresuma Batuak eta Espainiak sinatu dute komunikatua.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa