09:12

Mundua

AEB

Patxi Beitia, Tampan bizi den euskalduna: "Argindar gabe gaude, baina ez dut ikusi inork min hartu duenik"

EITB Media

Beitiak ez du etxea utzi behar izan, eta Floridako hirian duen bizilekutik jarraitu du Milton urakanaren iritsiera. Azaldu duenez, "dena mugitzen da hemen" baina espero baino leunago jo du ekaitzak.

  • Fackson hirian (Georgia) atondutako aterpetxe bat.

    Fackson hirian (Georgia) atondutako aterpetxe bat. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Patxi Beitia euskal herritarra Tampan (Florida, AEB) bizi da, Milton urakanak bete-betean harrapatu duen hirietako batean. Euskal Herrian goizaldea zela jo du ekaitzak hego-ekialdeko estatua, orduko ia 200 kilometroko haize ufadekin (3. kategoria). Urakanak etxean harrapatu du Beitia, ez baitute ebakuatu. Euskadi Irratian egindako elkarrizketa labur batean azaldu duenez, "argindar barik gaude, baina ez dut ikusi inork min hartu duenik". 

"Argirik ez dago, gaua da, bihar goizean ikusiko ditugu ondorioak", ohartarazi du. Dena dela, aitortu duenez, "dena mugitzen ari da", eta haize eta euri "asko" utzi ditu urakanak. "Entzun dut auzoko bati arbola bat igerileku gainera jausi zaiola", kontatu du. 

Beitiaren esanetan, urakanaren "zain" eman dituzte azken orduak, "txarrenerako prest", baina espero baino leunago kolpatu ei du. Aterpe batera joatea pentsatu ere ez duela egin azpimarratu du, "preokupazio gehiago nuen etxea uztearekin gertatu zitekeenarekin etxean geratzearekin baino". 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena