Mundua
EKIALDE HURBILA
agentziak | eitb media
Saeed Atallah Al-Qassam Brigaden burua da hildakoetako bat. Hiru seniderekin batera hil dute, Beddawi errefuxiatuen kanpalekutik gertu dagoen eraikin baten aurka egindako erasoan.
Israelen bonbardaketa, Beiruten. Argazkia: EFE
Israelek Hamasen talde armatuko bi buruzagi eta beste hiru pertsona hil ditu Libano iparraldean egin dituen erasoetan.
The Times of Israelek Hamasi lotutako hedabideak aipatuta jakinarazi duenez, Saeed Atallah Al-Qassam Brigaden burua da hildakoetako bat. Hiru seniderekin batera hil dute, Beddawi errefuxiatuen kanpalekutik gertu dagoen eraikin baten aurka egindako erasoan.
Israelgo Armadak Beirut hegoaldeko eremu bat jendez husteko deia egin eta gutxira izan da iparraldeko erasoa.
Bestalde, Al-Manar Libanoko telebista-kateak jakinarazi du gaur goizean Israelek erasoak egin dituela Bardala herrian, Ramallah hiriaren ipar-ekialdean, eta Burgan, Nablus hiritik gertu.
Hezbollahren arabera, ostiral gauean borrokaldiak izan dira berriro Israelgo tropekin Libano eta Israel arteko mugan, Odaisseh herrian bereziki, The Times of Israelen arabera. Dena dela, ez dute jakinarazi zein ondorio izan dituzten borrokaldi horiek.
Geroago, Israelgo Armadak baieztatu du Muhammad Hussein Ali al Mahmud buruzagia hil dutela.
Palestinako Osasun Ministerioak ostiralean adierazi du Israelek ia 42.000 palestinar hil dituela jada 2023ko urriaren 7an gatazka gogortu zenetik.
Hala ere, datu horietan ez dira ageri Gazako Zerrendan hondakinen artean harrapatuta geratu diren biktimak, eta 10.000 izan daitezke, batzuen ustez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa