Mundua
Ekialde Hurbila
Agentziak | EITB Media
Israelen erasoek ia 2.000 pertsona hil dituzte, eta 1,2 milioi pertsonak euren etxeak utzi behar izan dituzte, batez ere Libanoko hegoaldean eta ekialdean. Gainera, Gazan hildako palestinarrak 41.802 dira dagoeneko. Gaur Israelek Zerrenda suntsituan beste 14 pertsona hil ditu eraso etengabeetan.
Gutxienez bost ospitale hustu behar izan dituzte, eta funtzionatzeari utzi diote azken orduetan Libano hegoaldean eta Beirut hegoaldeko auzoetan, Israelen bonbardaketa etengabeen ondorioz. Bonbardaketa horiek 102 osasun-langile hil dituzte eta beste 225 zauritu Libanoko lurraldean.
Bestalde, ANNek jakinarazi duenez, Islamiar Osasun Agintaritzako anbulantzia bat suntsitu dute Alma al Shaab hegoaldeko herriaren kanpoaldean, artilleriak jota.
Beiruten burututako erasoaldi sutsuan hainbat helbururen aurka egin du Israelek gauerdian. Eraikin asko behera etorri dira, eta komunikabide hebrearrek aditzera eman dutenez, Hezbollahko buru izateko hautagai Hashem Safi al Dini ere eraso diote.
Leherketak nonahi izan dira, eta, besteak beste, polizia-etxe bat eta supermerkatu bat eraitsi dituzte, Libanoko Albiste Agentzia Nazionalak jakinarazi duenez.
The Times of Israel egunkariak jakinarazi duenez, Hashem Safi al Din —Hezbollahren buruzagi Hassan Nasrallahren ordezkoa izango omen dena— hiltzea zuten helburu erasoek.
Lo de esta noche en #Beirut ha sonado más fuerte incluso que el bombardeo que asesinó a #Nasrala pic.twitter.com/UPHZQ1YZYi
— mikel ayestaran (@mikelayestaran) October 3, 2024
Israelen erasoek ia 2.000 pertsona hil dituzte, eta 1,2 milioi pertsonak euren etxeak utzi behar izan dituzte, batez ere Libanoko hegoaldean eta ekialdean.
Eraso batek Beirut eta Damasko arteko errepidea itxi du
Libano eta Siria arteko mugatik gertu izan den leherketa baten ondorioz, Beirut eta Damasko arteko errepidea itxi behar izan dute gaur, milaka pertsona handik alde egin nahian dabiltzan bitartean.
Protesta jendetsua Sanan (Yemen). Argazkia: EFE
Protestak Yemenen eta Jordanian
Milaka jordaniar atera dira gaur Amaneko kaleetara palestinarrei elkartasuna adierazteko protesta batean parte hartzeko. Gainera, milaka manifestari bildu dira Sanan, Yemengo hiriburuan, Hasan Nasrala Hezbollahko buruzagiari omenaldia egiteko. Era berean, elkarretaratzeak Libanori eta Gazako Zerrendako palestinarrei ere elkartasuna adierazi die.
Yemenen, hain zuzen ere, AEBek eta Erresuma Batuak Sana hiriburuko eta Hodeida probintziako hainbat lekutan egindako dozena bat aire eraso salatu dituzte huthiek gaur.
Bonbardaketan Sanan (Yemen). Argazkia: EFE
Abbas Araghchi Irango Atzerri ministroak iragarri du Libanon su-etena babesten dutela, baldin eta su-eten hori "aldi berean" Gazan behin betiko ezartzen bada. Izan ere, joan den urriaren 7tik bertan hil dituzten palestinarrak 41.802 dagoeneko. Gaur Israelek Zerrenda suntsituan 14 hildako utzi ditu eraso etengabeetan, bertako Osasun Ministerioaren arabera.
Araghchik Libanoko behin-behineko lehen ministro Nayib Mikatirekin eta Parlamentuko presidente Nabih Berrirekin Beiruten egin du bilera.
#GAZA erabat suntsituta pic.twitter.com/675f0WJRoY
— Ane Irazabal (@AneIrazabal) October 4, 2024
Erasoa Zisjordanian
Bestalde, gutxienez 18 pertsona hil eta hainbat zauritu zituen atzo Israelek Tulkaremgo errefuxiatu-eremuan. Wafa albiste-agentzia palestinarrak azaldu du hegazkin israeldarrek kafetegi bat bonbardatu zutela, eta bost zibil hil zituztela erasoan.
Israelek 720 palestinar hil ditu Zisjordanian urtebetean, 160 adingabe tartean, Osasun Ministerioaren arabera.
Tulkaremen bakarrik, gutxienez 94 palestinar hil dituzte urtarriletik, 15 eta 17 urteko 8 adingabe barne. Gehienak soldaduen tiroen ondorioz hil dira, baina 30 baino gehiago aireko erasoetan.
Israelek bi hamarkada zeramatzan Zisjordaniako hiri eta errefuxiatu-eremuetan taktika hori erabili gabe, Bigarren Intifadan egin baitzituen horrelakoak azkenekoz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa