Mundua
Ekialde Hurbila
Agentziak | EITB Media
Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak deitu du batzarra, berak baitu txandakako Presidentetza. Nabarmendu duenez, Italia "konponbide diplomatiko" baten aldekoa da.
G7ak Italian egin zuen goi bileraren argazkia. EFE
Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak G7aren premiazko bilera deitu du gaurko, Ekialde Hurbileko gatazka are gehiago gaiztotu dela eta. EFE albiste agentziak zabaldu du berria, Italiako Gobernuko iturriak aipatuta.
Oraingoz, ez dute zehaztu bilera zein ordutan izango den, estatuburuen agendak koordinatu behar baitituzte.
Melonik du aurten G7ren txandakako presidente kargua. Italiarekin batera, Alemaniak, Kanadak, AEBk, Frantziak, Japoniak eta Erresuma Batuak osatzen dute G7a.
Italiako lehen ministroak nabarmendu duenez, "Italiak irtenbide diplomatikoarekin du konpromisoa". Azken orduetan are gehiago hedatu da eskualde horretan gatazka. Izan ere, Israel Libano inbaditu zuen, eta Iranek 200 bat misil jaurti zizkion Israeli.
Iranen erasoa berehala gaitzetsi zuen Melonik atzo, eta bere gobernua bildu, "hartu beharreko neurriak" adosteko.
Aurreratu duenez, Italiak Segurtasun Kontseiluari proposatuko dio Libanorako Nazio Batuen Behin-behineko Indarrei (UNIFIL, gazteleraz) baliabide gehiago ematea, "Israel eta Libanoren arteko mugan segurtasuna bermatze aldera".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa