Mundua
VENEZUELA
agentziak | eitb media
Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak esan du "babes diplomatikoa" emango dietela, baina ez du argitu nahi izan zeintzuk diren leporatzen dizkieten karguak.
venezuelan atxilotutako bilbotarrak. Argazkia: EFE
Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri Gaietarako, Europar Batasunerako eta Lankidetzarako ministroak iragarri du Venezuelako Gobernuak jada baieztatu dituela espioitza leporatuta atxilotu zituzten bi bilbotarren izenak eta egozten dizkien karguak.
Espainiaren diplomaziaburuak Catalunya Radion egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, aurreko astearen amaieran izan zuen atxiloketaren eta leporatzen zaizkien karguen baieztapen ofiziala, Yvan Gil Venezuelako Atzerri ministroari eskatu ostean.
Hori horrela, Albaresek iragarri du orain "babes diplomatikoa" emango dietela Jose Maria Basoa Valdovinosi eta Andres Martinez Adasmeri, "injustuki atxikita dauden bi aberkideak dagokien lekura, senideen aldamenera, itzul daitezen".
Leporatzen zaizkien karguez galdetuta, ministroak ez du zehaztu nahi izan, "intimitaterako eskubidea" dutela argudiatuta. Hori bai, azpimarratu du ez dutela "inolako zerikusirik Espainiako inolako erakunderekin, are gutxiago CNIrekin".
Albaresek jakinaren gainean jarri omen ditu bi bilbotarren familiak eta Imanol Pradales lehendakaria.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa