21:15

Mundua

EKIALDE HURBILA

Hassan Nasrallah Hezbollahko buruzagia hil du Israelek Beiruten egindako bonbardaketan

eitb media

Israelek Beirut hegoaldea bonbardatu, eraikin bat eraitsi eta gutxienez sei pertsona hil ditu. Irango presidenteak esan du "gerra krimena" direla bonbardaketak.

  • Hassan Nasralah. Argazkia: EFE

    Hassan Nasralah. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hezbollahk baieztatu du Hassan Nasrallah liderra hil dela. Bart Beirut hegoaldean, talde armatu xiitaren eremuan, Israelek egindako bonbardaketa gogorretan hil dute.

Hezbollahk ohar bat igorri du, hitz gutxitan, datu biografiko batzuk eta doluminak adieraziz, Beiruteko erasoak eta heriotzaren nondik norakoez xehetasunik eman gabe. 

"Hassan Nasrallah, Hezbollahko idazkari nagusia, martiri handi eta hilezkorrei batu zaie", iragarri du alderdiak.

Israelgo Defentsa Indarrek (FDI) aurretik esana zuten buruzagia hil dutela, eta mundua Hezbollahren berrespenaren zain zegoen, eta azkenean, iritsi da. 

"Hassan Nasrallahk jada ezingo du mundua izutu", idatzi du FDIk X sare sozialean.


Nasrallahren heriotzaren albisteak berehalako erreakzioak piztu ditu Ekialde Hurbileko buruzagien artean.

Ali Khamenei Irango buruzagi gorenak larunbat honetan, Israelek Hezbollahko idazkari nagusiaren heriotza iragarri eta gutxira zabaldutako ohar batean, adierazi duenez, "sionista zakur amorratua" (Israel) "txikiegia" da Hezbollah alderdi xiita libanoarrari kalte esanguratsuak eragiteko.

Hamasek doluminak igorri ditu Hassan Nasrallah Hezbollah taldeko buruzagiaren heriotzagatik, eta atzo Israelek Libanon egindako "eraso basatia" eta azken astean bizitegi-eraikinen aurka egindako erasoak gaitzetsi ditu.

"Gure doluminak eta elkartasuna helarazi nahi dizkiegu Libanoko herri anaiari eta Hezbollahren eta Erresistentzia Islamikoaren anaiei", esan du Hamasek bere oharrean.

Aurrekaririk gabeko erasoa

Israelgo Armadak Beiruteko aldirietako eraikinei eraso die larunbat goizaldean, Hezbollahk misilak bertan gordetzen zituelakoan. Sei eraikin erabat suntsituta, sei pertsona hil eta 91 zauritu dituzte.

Daniel Hagari Israelgo bozeramaile militarrak Beiruteko gotorlekuaren bihotzean Hezbollahren "gaitasun estrategikoak" suntsitu nahi zituela esan eta ordu gutxira gertatu da erasoa.

Hagarik ostiralean adierazi zuenez, Israelgo agintariak Beirut hegoaldeko Dahieh auzoko hiru eraikinetako bizilagunekin harremanetan jarri ziren, euren segurtasunagatik lekua ebakuatzea eskatzeko.

Israelek Libanoko hainbat gunetan egin ditu erasoak, bonbardatutako guneak "Hezbollahren egoitza terroristak" zirela argudiatuz; Beiruteko eraso horretan, talde xiitako buruzagitza zuen jomuga. Geroago baieztatu da Nasrallah hil dutela eraso horretan. 

Hezbollah alderdi xiitako misilen unitateko komandante bat (Mohamed Ali Ismail) ere hiltzat jo du Israelek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena