Mundua
giza sakrifizioak
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Haurra sakrifizio gisa ito zuten, heriotzak ikastetxera oparotasuna ekarriko zuelakoan. Atxilotuen artean, eskolako zuzendaria, aita eta hiru irakasle daude.
Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasle bat hil dute India iparraldeko eskola batean, magia beltzeko erritual batean, eskolara oparotasuna eta ospea ekarriko zuelakoan.
Orain arte, "bost susmagarri atxilotu dituzte eta ikerketa gehiago egiten ari dira", esan du Poliziaren superintendente batek bideo batean.
Atxilotuen artean, eskolako zuzendaria, umearen aita eta hiru irakasle daude, Times of India egunkariak zabaldu duenez.
Haurra Lehen Hezkuntzako bigarren mailan zegoen, eta ikastetxeko egoitzan bizi zen. Igande gauean hil zuten, irailaren 22an.
Astelehen goizera arte ez ziren haren heriotzaz jabetu, eta agintariei horren berri ematea erabaki zuten.
Zuzendaria krimena estaltzen saiatu zen, gorpua bere autoan zuela hainbat kilometrora eramanda, azkenean familiak, haurraren desagerpenaz ohartuta, Poliziarengana jo zuen arte.
"Gorpua autopsia egitea bidali genuen, eta haurra hil arte ito zutela erakutsi zuen", superintendentearen hitzetan.
Poliziaren esanetan, duela gutxi beste ume bat hiltzen saiatu ziren bostak, baina saiakerak ez zuen arrakastarik izan.
Zenbakiek beherantz egiten duten arren, eskualde batzuetan, batez ere landa-eremuetan edo eremu tribaletan, giza sakrifizioak eta magia beltzeko erritualak praktikatzen jarraitzen dute mesedeak eskatzeko, baita magia beltza edo sorginkeria praktikatzeaz akusatutako pertsonen lintxamenduak egiten ere.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa