14:58

Mundua

Ekialde Hurbila

Israelgo Armadak 492 pertsona hil eta 1.600 baino gehiago zauritu ditu Libanon egindako bonbardaketetan

Agentziak | EITB Media

Tel Avivek aire erasoak egin ditu herrialdearen hegoaldean, ekialdean eta ipar-ekialdean; biktimen artean haurrak eta osasun langileak daude. Gainera, Israelgo Armadak esan du bigarren eraso bat egin duela Beiruten.

0:44
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Israelek gutxienez 492 pertsona hil ditu, tartean 35 haur eta 58 emakume, eta beste 1.600 baino gehiago zauritu Libanon egindako bonbardaketetan. Armada hebrearrak hegoaldeko, ekialdeko eta ipar-ekialdeko hainbat gune airez eraso ditu, Hezbollahren ezkutalekuak direla argudiatuta.

Libanoko Osasun Publikoko Ministerioak jakinarazi duenez, jada 492 dira hildakoak, tartean osasun langileak.

Gainera, Israelgo Armadak esan du bigarren eraso bat egin duela Beiruten, eta Libanoko Albisteen Agentzia Nazionalak (ANN) baieztatu du.

Lekuko batek adierazi duenez, bonbardaketaren helburua Dahye hegoaldeko eraikin bat izan da, eta joan den ostiralean Israelek gutxienez 54 pertsona hil zituen, tartean Hezbollahko hainbat goi agintari.

Segurtasun iturrien arabera, prentsa hebrearrak aipatuta, erasoaren helburua Ali Karaki izan da, Jihad Kontseiluko kidea, Hezbollahko komandantea eta taldeak Libanoko hegoaldean duen jarduera militarraren ustezko arduraduna. Hezbollahk ziurtatu du Karaki onik atera dela erasotik, eta "toki seguruan" dagoela.

Anbulantziak Beiruten, gaur, Israelen erasoaren ondotik. Argazkia: EFE

Anbulantziak Beiruten, gaur, Israelen erasoaren ondotik. Argazkia: EFE

Israelgo Diasporako Gaietarako ministro Amichai Chiklik Libano hegoaldeko "etsai xiiten" garbiketa etnikoa eskatu du X sare sozialean, eta adierazi du Libanoko Gobernua ez dela Estatuaren definizioa betetzen duen erakunde burujabea.

Ameriketako Estatu Batuetako agintariek babesa helarazi diote Israelgo Gobernuari, eta Hezbollahk "defendatzeko eskubidea" aldarrikatu du. Lloyd Austin AEBko Defentsa idazkariak Yoav Gallant Israelgo lehen ministroarekin hitz egin du, telefonoz.

Eraso gehiago egongo direla ohartarazi du Israelek

Israelgo Armadak gaur baieztatu duenez, zehar Libanoko hegoaldean eta ekialdean 1.300 bonbardaketa egin ditu, eta ohartarazpena egin dio herrialde horretako biztanleriari: urrun daitezela "Hezbollahk armamentua gordetzeko erabiltzen dituen eraikinetatik", horien kontrako erasoa egingo baitu aurki.

Israelgo armadak "berehala" bonbardaketa "sakonak" egingo dituzte hizbularen milizia xiitaren helburuen aurka, Bekaa haranean, Libano ekialdean, herrialdearen hegoaldearen aurkako aire-eraso bortitzaren ostean. 

Hagarik "misilak eta armak gordeta dituzten eraikinak edo etxeak" uzteko eskatu die Bekaa bailaran bizi diren herritarrei. "Urrundu zaitezte berehala, zuen segurtasunagatik", azpimarratu du. 

"Hezbollahk arma horiek Israelgo lurraldera jaurti nahi ditu, eta ez dugu onartuko. Urrundu zaitezte, zuen segurtasunagatik. Hezbollahk gezurra esan dizue eta arriskuan zaudete" adierazi du Hagarik. Libanoarrei "Israelgo armadaren ohartarazpenak entzuteko" eskatu die, "haien eta haien familien segurtasunagatik".

Bestalde, Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak adierazi du gatazka "garai berri batean" dagoela, eta lasaitasuna eskatu die Israelgo herritarrei.

Ehunka herritar Libanoko hegoaldetik ihes egiten ari dira. Argazkia: EFE

Ehunka herritar Libanoko hegoaldetik ihes egiten ari dira. Argazkia: EFE

_______________________


_______________________

Israelgo Armadak jakinarazi duenez, ustez, Iraketik —Jordaniako mugatik gertu— jaurtitako hainbat drone atzeman ditu bart. Alarma antiaereoak aktibatu dituzte, eta droneak geldiarazteko gailuak bota."Erasoa bertan behera utzi dugu, ez da biktimarik egon", azaldu du ohar bidez.

Bestalde, Hezbollah talde xiitak jakinarazi du bost eraso egin dituela Israelgo iparraldeko posizio militarren kontra. Libanoko alderdiak hainbat ohar kaleratu ditu eta, zehaztu duenez, Al Bagdadi, Mayan Baruch eta Chebaako gune militaren kontra egin du.

Hezbollahren jaurtigaiak

Eraso horien guztien aurrean, Hezbollahk jaurtigaiekin erantzun du, Israelen dauden zentro militarrak jomugan.

Taldeak ohar batean adierazi duenez, helburuen artean daude Ipar Agintearen erreserba-egoitza, Galileako Dibisioaren egoitza eta haren "biltegi logistikoak", eta Haifako iparraldean dagoen industria militarraren gune bat.

Yemengo huthien kontrolpeko Gobernuak (egoitza Sanan du) ohar batean esan duenez, bonbardaketak "eraso latza" dira, eta "Israelek giza bizitzarekiko duen mespretxua gogorarazteko" balio du, baita "Palestinako eta Libanoko herrien aurkako indarkeria eta terrorismoa etengabeko praktika ere".

Halaber, "eraso bortitza" gaitzetsi dute huthiek, "nazioarteko zuzenbidearen eta printzipio humanitarioen urraketa nabarmena" dela iritzita.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena