10:09

Mundua

Libanoko erasoak

Hezbollahk "berariazko erantzuna" emango dio "Israelen sarraskiari"

Agentziak | EITB Media

Libanoko alderdi xiitak agerraldia iragarri du ostegunerako eta adierazi du "Gazaren erresistentziari eta herriari" babesa ematen jarraituko duela. Israeli leporatzen dizkion erasootan bederatzi pertsona hil eta 2.800 zauritu dira.

  • Zauritutakoen senitartekoak ospitalera bidean.

    Zauritutakoen senitartekoak ospitalera bidean. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hezbollah Libanoko alderdi xiitak "berariazko erantzuna" emango dio "Israelen sarraskiari". Gutxienez bederatzi pertsona hil eta milaka zauritu ziren atzo, taldeko kideen ehunka gailu elektronikok eztanda eginda. Hezbollahk eta gainerako talde eta herrialde islamiarrek Israeli egozten dizkiote erasoak. 

Erasoa gorabehera, "Gazaren erresistentziari eta herriari" babesa ematen jarraituko duela agindu du taldeak eta, era berean, "Libanoko herria eta subiranotasuna" defendatuko duela azpimarratu du. 

Hassan Nasrallah Hezbollahko idazkari nagusiak ostegunean agerraldia egingo duela iragarri du eskualdearen egoera aztertzeko. "Ostegunean, Libanon 17:00ak direnean, azken gertakarien inguruan hitz egingo du Nasrallahk", irakur daiteke Al Manar Libanoko telebistak zabaldu duen oharrean.

Aurrez, "traizioz egindako erasoan hildako eta zauritutako martirien" senitartekoei doluminak helarazi dizkie taldeak. 

Erasoon ostean, Ekialde Hurbilean gatazka are gehiago gordindu eta zabalduko den beldur dira adituak. Israelek joan den astean iragarri zuen Libano jomugan zuela. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena