10:01

Mundua

GAZA, ERASOPEAN

Yemendik jaurtitako misil batek bederatzi pertsona zauritu ditu Israelen

agentziak | eitb media

Bestalde, Armadak jakinarazi du 40 kohete jaurti dituztela Libanotik Golango gainetara, baina Hezbollahk bere gain hartutako erasoak ez du inor zauritu.

  • Israelgo larrialdi zerbitzuak. Argazkia: EFE

    Israelgo larrialdi zerbitzuak. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gutxienez bederatzi pertsona zauritu dira Israelen Yemendik jaurtitako misil baten zatien ondorioz, eta litekeena da huthiek Gazako Zerrendan gertatzen ari denagatik egindako beste eraso bat izan izana.

Daviden Izarra anbulantzia zerbitzuak jakinarazi du bederatzi pertsona zauritu direla, beren burua babesten saiatzen ari zirenean, eta ospitalera eraman dituztela.

Arrow aireko erasoen aurkako sistemak airean geldiarazi du misila, baina jaurtigaiaren zatiak han eta hemen erori dira, tartean Modiingo tren geltokian, Tel Avivetik gertu. Erasoak alarmak piztu ditu Israelen, eta txikizioa eragin du. Huthiek, baina, ez dute oraindik beren gain hartu.

Bestalde, Armadak jakinarazi du 40 kohete jaurti dituztela Libanotik Golango gainetara, baina Hezbollahk bere gain hartutako erasoak ez du inor zauritu.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena