Mundua
Turismoa
EITB
Gaur egun, Bahrain, Kuwait, Oman, Qatar, Saudi Arabia eta Arabiar Emirerri Batuetako bidaiariei soilik eskatzen zaie bidaiatzeko baimen elektronikoa (ETA). Asmoa da Europakoak ez diren bidaiari guztiei eskatzea 2025eko urtarrilaren 8tik aurrera, eta Europakoei, berriz, apirilaren 2tik aurrera.
Turistak Londresen. Argazkia: Freepik.
Erresuma Batuko Gobernuak iragarri du bidaia-baimen elektronikoa (ETA, ingelesezko izenetik) eskatuko diela etorkizunean herrialde gehiagotako turistei. EBko herrialdeetatik datozen turistek, esaterako, dokumentu hori beharko baitute 2025eko apiriletik aurrera Erresuma Batuan sartzeko.
Bisarik eskatzen ez zaien herrialdeetatik datozen turistak erregistratzeko sistema gisa sortu zen ETA baimena, eta, gaur egun, Bahrain, Kuwait, Oman, Qatar, Saudi Arabia eta Arabiar Emirerri Batuetako bidaiarientzat soilik da derrigorrezkoa.
Asmoa da derrigortasun hori Europakoak ez diren bidaiari guztiei zabaltzea 2025eko urtarrilaren 8tik aurrera -aurtengo azaroaren 27an has daiteke erregistroa eskatzen-, eta europarren kasuan, aldaketa apirilaren 2an sartuko da indarrean -martxoaren 5etik eskatu ahal izango da baimena-.
Erregistroa, Estatu Batuetarako dagoenaren antzekoa, pasaporteari lotuta geratuko da, eta 10 libera balio du (11,8 euro inguru egungo aldaketari). Bi urteko balioa izango du, pasaportea lehenago iraungitzen ez bada, eta Erresuma Batuan sei hilabete arteko egonaldiak egiteko aukera emango du.
Seema Malhotra Migrazioko Estatu idazkariak adierazi duenez, teknologia baliatu eta "migrazio-sistema moderno baterantz" aurrera egitea da Gobernuaren asmoa; izan ere, "digitalizazioak esperientzia errazagoa ahalbidetzen die urtero muga zeharkatzen duten milioika pertsonei".
Malhotrak ohar batean azpimarratu duenez, Erresuma Batuak turismoari irekita jarraitzen du; sektore horrek 32.000 milioi libera (38.000 milioi euro inguru) emango dizkio aurten Erresuma Batuko ekonomiari.
Europar Batasuna bera ere lanean ari da Schengen eremutik kanpoko bidaiarientzako erregistro-metodo propioa sortzeko, Bidaiak Informatzeko eta Baimentzeko Europako Sistema (ETIAS), baina atzeratu egin da sistema hori martxan jartzea, orainxe, ez da aurreikusten datorren urteko udaberria aurretik ezartzea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa