08:27

Mundua

Venezuela

Espainiak asiloa onartu dio Edmundo Gonzalezi, eta jada atera da hegazkinez Venezuelatik

agentziak | eitb media

Fiskalak ostegunean berretsi zuen indarrean dagoela oposizioko burua atxilotzeko agindua, ustezko hauteskunde-agiriak argitaratzea egotzita.

  • Edmundo González, eskuinean. Argazkia: EITB

    Edmundo González, eskuinean. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri Gaietarako ministroak baieztatu du Espainiak asiloa emango diola Edmundo Gonzalez Venezuelako oposizioko alderdi nagusiaren buru eta iragan hauteskundeetan presidentegai izan zenari.

Albaresek Mascaten eman du horren berri, Txinara bidean Pedro Sanchez Espainiako presidentearekin batera egiten ari den bidaian egin duen eskalan.

Espainiako diplomaziaburuak baieztatu duenez, Edmundo Gonzalez bera izan da asilo eskaera egin duena, jada hegazkinez bidaiatzen ari dela, eta Espainiako Gobernuak asilo eskaera onartu egingo duela.

Gainera, azaldu du Edmundo Gonzalezekin hitz egin duela Espainiako Armadaren hegazkinean Espainiara bidean abiatu denean, eta eskerrak eman omen dizkio asiloa emateagatik.

"Gure poza agertu diot onik dagoelako eta Espainiara bidean delako, eta berretsi egin diot Espainiako Gobernuak eskubide politikoekin, adierazpen eta manifestazio askatasunarekin eta venezuelar guztien osotasun fisikoarekin duen konpromisoa", gaineratu du.

Tarek William Saab Venezuelako fiskal nagusiak ostegunean esan zuen Gonzalez atxilotzeko agindua indarrean dagoela oraindik, baita uztailaren 28ko hauteskundeetako iruzur salaketaren inguruko ikerketak ere.

Saabek berretsi zuen oposizioko alderdi nagusiak bere webgunean argitaratu dituen ustezko hauteskunde-agiriekin lotutako prozesu judiziala dela irekita dagoena.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena