Mundua
Frantzia
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bien bitartean, Frantzia Intsumisoak eta ezkerreko elkarteek manifestazioak deitu dituzte gaurko, Emmanuel Macronen aurka protesta egiteko, Fronte Popular Berriko Lucie Castets lehen ministro ez izendatzeagatik. Protestetan, hauteskundeetako emaitzak errespetatzeko eskatuko dute.
Frantziako lehen ministro Michel Barnier. Argazkia: EFE
Frantziako lehen ministro berriak, Michel Barnierrek, bart esan du migrazioa kontrolatzeko neurriak hartuko dituela, eta ohartarazi du aurrekontu defizitaren egoera "oso larria" dela.
Halaber, ostegunean kargua hartu zuenetik emandako lehen elkarrizketan adierazi du pentsioen erreforma iskanbilatsuaren gaineko eztabaidari ekin nahi diola berriro, betiere "aurrekontuen testuingurua" errespetatuz.
TF1 telebista katean ziurtatu duenaren arabera, bere alderdiko politikariak ez ezik, "macronismotik etorritakoak" eta "ezkerreko politika egiten dutenak" ere nahi ditu Gobernu berrian, "alderdikeria ahultasun modu bat" dela iritzita.
Barnierren Gobernuaren biziraupena, dena den, Marine Le Pen buru duen eskuin muturrak baldintzatuko du.
Hori dela eta, Le Penekin eta Parlamentuko beste alderdi batzuetako buruzagiekin biltzeko asmoa erakutsi du lehen ministroak, nahiz eta eskuin muturrarekin ez den fio.
Bestalde, Frantzia Intsumisoak eta ezkerreko elkarteek manifestazioak deitu dituzte gaurko, Emmanuel Macronen aurka protesta egiteko, Fronte Popular Berriko Lucie Castets lehen ministro ez izendatzeagatik. Protestetan, hauteskundeetako emaitzak errespetatzeko eskatuko dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa