10:37

Mundua

Sare sozialak

Telegramek dio Europar Batasuneko legeak betetzen dituela eta Pavel Durovek ez duela ezer ezkutatzeko

agentziak | eitb media

Enpresaren ustez, "zentzugabea" da "plataforma bat edo bere jabea plataformaren erabilera okerraren arduradun direla esatea".

  • Telegramen logoa. Argazkia: EFE

    Telegramen logoa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Telegram mezularitza zerbitzuak errefusatu egin du larunbatean Frantzian egindako Pavel Durov sare sozialaren sortzailearen atxiloketa, eta azpimarratu du plataformak "Europar Batasuneko legeak betetzen" dituela eta frantziar-errusiar milioidunak ez duela "ezer ezkutatzeko".

Dubain egoitza duen Telegramek ohar batean azaldu duenez, "zentzugabea" da "plataforma bat edo bere jabea plataformaren erabilera okerraren arduradun direla esatea", eta gogorarazi du "ia mila milioi erabiltzaile" dituela Telegramek mundu osoan.

Durov larunbat gauez atxilotu zuten hegazkin pribatutik jaisten ari zenean, Paris-Les Bourget aireportuan, Azerbaijandik iritsi berritan.

Ikerketa Kriminaleko Zuzendaritza Nazionaleko adingabeen bulegoak igorritako atxiloketa agindua zuen bere gain, atariko ikerketa baten harira.

Frantziako Justiziak uste du Durov droga trafikoaren, pedofiliaren eta iruzurraren konplize dela Telegramen kontrol faltagatik, Durovek agintariei laguntzeko duen prestutasun ezagatik eta plataformak eskaintzen dituen hainbat tresnarengatik, tartean kriptografia.

Enpresak berretsi duenez, "Pavel Durov Telegramen zuzendariak ez du ezer ezkutatzeko eta maiz bidaiatzen du Europara", eta "egoera laster konponduko dela" espero du.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena