Mundua
Sare sozialak
Agentziak | EITB Media
Frantziaren ustez, Telegrameko moderazio faltak eta Pavel Durovek agintariekin duen lankidetza faltak, plataformak eskaintzen dituen tresnekin batera, hala nola erabili eta botatzeko zenbakiak eta kriptografia, droga-trafiko, pedofilia eta iruzur delituen konplize bihurtzen dute.
Pavel Durov.
Pavel Durov (Telegrameko sortzaileetako bat) atxilotu dute bart Frantziako agintariek, Paris-Le Bourget aireportuko pistan zuen hegazkin pribatutik jaisten ari zela.
Aireko Garraioen Jendarmeriak atxilotu du 39 urteko aberats frantziar-errusiarra, Ikerketa Kriminaleko Zuzendaritza Nazionalaren Adingabeen Bulegoak (OFMIN) horren kontra igorritako atxilotze agindua betez, aurretiazko ikerketa bat oinarri hartuta.
Frantziako Justiziaren ustez, Telegrameko moderazio faltak eta Pavel Durovek agintariekin duen lankidetza faltak, plataformak eskaintzen dituen tresnekin batera, hala nola erabili eta botatzeko zenbakiak eta kriptografia, droga-trafiko, pedofilia eta iruzur delituen konplize bihurtzen dute.
Datozen orduetan instrukzio epaile baten aurrean agertzea espero da. Frantziako hedabideen arabera, besteak beste, terrorismoa, droga-trafikoa, konplizitatea, iruzurra, diru-garbiketa eta eduki pedofiloen banaketa egotziko dizkiote Durovi.
Telegram gailu elektronikoetarako berehalako mezularitzako plataforma enkriptatua da, 2013an Pavel Durovek eta Nikolai Durov anaiak WhatsApp aplikazioaren alternatiba gisa kaleratutakoa. Dubain du egoitza, eta bertan bizi da Durov 2017tik.
Durovek errusiar hiritartasuna du, baina baita frantsesa ere 2021etik, eta Arabiar Emirerri Batuena ere bai.
Errusiako diputatu eta senatariek hura askatzeko eskatu dute
Errusiako hainbat diputatu eta senatarik Pavel Durov askatzeko eskatu dute igandean. Vladislav Davankov Duma edo diputatuen ganberako presidenteordeak Sergei Lavrov Atzerri ministroari eskatu dio galdegin diezaiela Frantziako agintariei Pavel Durov askatzeko. Azpimarratu duenez, "nekez egin du inork lan gehiago Errusiako eta munduko zerbitzu digitalak garatzearen alde".
Berak eta beste diputatu eta senatari errusiar batzuen ustez, atxiloketak motibazio politikoa izan dezake, eta susmoa dute ez ote den Telegrameko erabiltzaileen informazio konfidentziala eskuratzeko mugimendu bat.
Bestalde, Dmitri Medvedev Errusiako presidente ohiaren esanetan, Moskuren etsaientzat Durov "errusiarra da, eta, beraz, iragarrezina eta arriskutsua da".
Elon Muskek Durov askatzeko eskatu du
X sare sozialaren jabeak, Elon Muskek, Pavel Durov askatzeko eskatu du.
#FreePavel
— Elon Musk (@elonmusk) August 25, 2024
pic.twitter.com/B7AcJWswMs
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa