Mundua
Erasoa Frantzian
Agentziak | EITB Media
Le Grande-Motteko sinagogan larunbatean nahita piztutako sutean polizia bat zauritu zen. "Ekintza antisemita" gisa hartu du erasoa Frantziako Gobernuak.
Polizia, erasoa jasan zuen sinagogaren inguruetan, atzo. EFE.
Frantziako segurtasun indarrek larunbatean Frantziako hegoaldean sinagoga bati ustez su eman zion gizona atxilotu dute. Nahita eragindako sute horretan polizia bat zauritu zen.
"Sinagogaren kontrako sutearen ustezko egilea atxilotuta dago", esan du Gerald Darmanin Barne ministroak X sare sozialean. Mezu berean, eskerrak eman dizkie "segurtasun indarrei, bereziki RAIDari (Frantziako Poliziaren eliteko unitatea), profesionaltasun handiz aritzeagatik, tiroketak jasanda ere".
Larunbatean, polizia bat zauritu zen La Grande-Motteko sinagogan nahita piztutako sute baten ondorioz.
Lehen ikerketen arabera, sutea 08:30 inguruan piztu zen, bi autok su hartu zutenean. Polizia segurtasun eremua ezartzen ari zela, autoetako batean zeuden gas-bonbonak lehertu egin ziren. Leherketa horren ondorioz zauritu zen agentea.
Frantziako Gobernuak "ekintza antisemita" gisa hartu du erasoa, eta honakoa esan du: "Frantziako juduen kontrako gorrotoa elikatzen dituzten ekintzak areagotzen ari dira, are gehiago urriaren 7tik".
"Ezin dugu frantses juduen kontrako erasorik onartu, frantziar guztiei eraso egitea baita", gaineratu du Gabriel Attal jarduneko lehen ministroak, eta pozik hartu du "tragedia handiagoa gertatu ez izana".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa