Itxi

Mundua

Sexu erasoa

Gerard Depardieu epaitzeko eskatu du Parisko Fiskaltzak Charlotte Arnould aktorearen aurkako sexu erasoengatik

Agentziak | EITB Media

Biktimak bi sexu-eraso egin zizkiola salatu zuen 2018an, baina salaketa artxibatu egin zuen epaileak. Aktorearen etxeko segurtasun kamerek sexu erasoak grabatu zituztela jakin ondotik, bigarren salaketa aurkeztu zuen 2020an.

  • Gerard Depardieu aktorea, artxiboko irudi batean

    Gerard Depardieu aktorea, artxiboko irudi batean. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia

Parisko Fiskaltzak Gerard Depardieu aktorea epaitzeko eskatu du, 2018an Charlotte Arnould aktoreari bi sexu eraso egitea leporatuta, BFMTV telebistak zabaldu duenez. Auzi horri lotuta, apirilean atxilotu eta galdekatu egin zuten.

Abuztuaren 14an, fiskalak behin betiko akusazio txostena aurkeztu zuen. Zehazki, aktore frantziarra akusatuen aulkira bidaltzeko eskatu zuen, Charlotte Arnould aktoreari 2018ko abuztuaren 7an eta 13an egindako sexu erasoengatik.

Apirilaren 29an aktorea atxilotu eta Parisko polizia etxe batera eraman zuten, bi sexu eraso salaketagatik galdekatzeko.

Gerard Depardieu aktoreak bi aldiz egin ziola sexu erasoa salatu zuen Charlotte Arnould aktoreak 2020an. Lehendabiziko salaketa artxibatu egin zuen epaileak, baina 2020an beste salaketa bat jarri zuen aktorearen etxeko segurtasun kamerek sexu erasoak grabatu zituztela jakin zuenean.