10:00

Mundua

Demokraten Biltzarra

Bidenek Harrisi eman dio lekukoa eta Alderdi Demokratari botoa ematea eskatu du "demokrazia babesteko"

Agentziak | EITB Media

Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, Kamala Harris presidenteorde gisa aukeratzea izan da bere ibilbide politikoko "erabakirik onena". Halaber, Harrisek Bidenen "lidergo historikoa" nabarmendu du Demokraten Biltzarrean, ezustean, egin duen lehen agerraldian.

0:42
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Kamala Harris presidenteordeari eman dio lekukoa, eta Alderdi Demokrataren aldeko botoa eskatu du "demokrazia babesteko" eta Estatu Batuetako baloreak defendatzeko.

"Senatua mantendu behar dugu. Ordezkarien Ganbera irabazi behar dugu. Eta batez ere Donald Trump garaitu behar dugu, eta Kamala Harris eta Tim Walz aukeratu presidente eta presidenteorde karguetarako", azpimarratu du.

Ostegunera arte Chicagon egingo den Demokraten Batzarrean Joe Biden presidenteak adierazi duenez, Kamala Harris presidenteorde aukeratzea izan da bere ibilbide politikoko "erabakirik onena".

"Bost hilabete gelditzen zaizkit presidente karguan. Lan asko dut egiteko eta egiteko asmoa dut. Presidente izatea ohorea izan da. Lan hau maite dut, baina gehiago maite dut nire herrialdea", esan du agintari estatubatuarrak United Centerren elkartu direnen aurrean. Halaber, ukatu egin du lasterketa uzteko esan ziotenekin haserre dagoela.

Ia ordubete iraun duen hitzaldiaren ondotik, Kamala Harris eszenatokira igo da Douglas Emhoff senarrarekin eta Jill Biden lehen damarekin batera. Orduan, Bidenek Harrisen eskua hartu du eta elkarrekin besoak altxa dituzte, bertaratutakoen txaloen aurrean.

Hala ere, hori ez da izan Harrisek konbentzioan egin duen lehen agerraldia. Ordu batzuk lehenago, presidenteordeak Bidenen "lidergo historikoa" nabarmendu du, ezustean, egin duen agerraldian. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena