22:13

Mundua

HAUTESKUNDE OSTEKO KRISIA

Venezuelako Gorenak hauteskundeen akten % 60 aztertu ditu dagoeneko

AGENTZIAK| EITB MEDIA

Hauteskundeetara aurkeztu ziren alderdi politikoek eta horien eskudunek aurkeztutako hauteskunde-materiala aztertzen ari dira teknikariak.

  • Venezuelako oposizioko kideen protesta Miamin, igande honetan. Argazkia: EFE

    Venezuelako oposizioko kideen protesta Miamin, igande honetan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Venezuelako Justizia Auzitegi Gorenaren Hauteskunde Aretoak uztailaren 28ko hauteskundeen akten % 60 aztertu ditu dagoeneko. Hauteskunde-agintariek Nicolas Maduro egungo presidentea jo zuten irabazletzat eta oposizioak iruzurra zela salatu zuen. Protestak etengabeak izan dira orduz geroztik eta asteburu honetan bertan munduko 350 hiritan baino gehiagotan izan dira mobilizazioak, "gardentasuna" eskatzeko.

Goreneko teknikariak alderdi politikoek eta horien eskudunek aurkeztutako hauteskunde-materiala aztertzen ari dira.

Prozesu horretan, alderdi politiko bakoitzaren boto-zenbaketaren aktetan jasotako emaitzak transkribatzen dira, baita materialaren ebaluazioa egin ere, Justizia Auzitegi Nagusiak berak emandako informazioaren arabera. Behin peritajea amaituta, nazioarteko hauteskunde adituek datuak aztertuko dituzte alderdi politikoetako ikuskatzaileek jasotako datuak egiaztatzeko.

Azterketa egin ondoren, txosten bat egingo da, eta Hauteskunde Kontseilu Nazionalaren (CNE) sistema informatikoaren datuek balioztatu beharko dute.

Perituen taldea estatistikan eta informatikan espezializatutako Venezuelako zein nazioarteko adituek osatzen dute. Estatuko eta nazioarteko behatzaileek ere parte hartzen dute. Peritatze-prozesu osoa, gainera, Justizia Auzitegi Nagusiko hauteskunde-aretoko magistratuek gainbegiratzen dute.

Peritatze prozesuari esker, hauteskundeen ostean agintariek salatu zuten eraso informatiko masiboaren ondorioz CNE sisteman izandako kalteak ere egiaztatu ahal izango dira.

Prozesua Madurok Hauteskunde Aretoan aurkeztutako hauteskunde-auzietako errekurtsoaren ondorio da. Oposizioak, ordea, errefusatu egin du berrikuspen guztia, uste baitu hauteskunde-arloko organo eskudun bakarra CNE dela, eta, beraz, CNEk baino ez dituela hauteskundeetako emaitzak argitaratu behar.

1.500 atxilotu baino gehiago

Bestalde, Foro Penal Venezuelako Gobernuz Kanpoko Erakundeak jakitera eman duenez, gutxienez 1.503 atxiloketa baieztatu  ditu emaitza ofizialaren aurkako hauteskunde osteko protesten testuinguruan, azken balantzean baino 87 espetxeratze gehiago, hain zuzen ere.

Atxilotuen zenbait senidek eta giza eskubideen aldeko erakundeek salatu dutenez, espetxeratuei, besteak beste, "terrorismoa" leporatzen diete, eta ez diete uzten abokatu pribatuen defentsa izaten.

Gobernuak eta Fiskaltzak "ekintza terroristak" eragitea egotzi diote oposizioari. Salatu dutenez, kalte materialak eragin zituzten leku publikoetan, alderdi politikoen egoitzetan, eskoletan, ospitaleetan eta beste leku batzuetan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena