11:25

Mundua

Ukrainako gerra

Zaporizhiako zentral nuklearrean sua piztea leporatu diote elkarri Ukrainako eta Errusiako agintariek

Agentziak | EITB Media

Errusiako iturrien arabera, sutea erabat itzali dute. Zelenskik, bere aldetik, neurtutako erradiazio maila normala dela esan du, baina Ukrainak zentralaren kontrola berreskuratu arte ez dela egoera normalduko. Halaber, Errusiako Kursk eskualdeko barruti bat jendez husteko eskatu dute agintariek. 

  • Sutea Zaporizhiako zentral nuklearrean

    Sutea Zaporizhiako zentral nuklearrean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ukrainako eta Errusiako agintariek elkarri leporatu diote bart Zaporizhiako zentral nuklearrean piztutako sutea eragitea. Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik agintari errusiarren kontrolpean dago.

Rosatom Errusiako agentzia atomikoaren esanetan, sua bi drone ukrainarrek eragin dute. Ordu batzuk geroago, Zaporizhiako administrazio militar-zibilaren bozeramaileak zabaldutako informazioaren arabera, sutea erabat itzali dute. Errusiako iturrien arabera, drone "kamikazeak" Nikopol hiritik jaurti zituzten, Dnieper ibaiaren mendebaldeko ertzetik.

Bestalde, Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak salatu duenez, "okupatzaile errusiarrek sute bat eragin dute zentral nuklearraren eremuan", eta erradiazio maila balio  normalen barruan badago ere, "terrorista errusiarrek zentral nuklearraren kontrola duten bitartean, egoera ez da normala izango". X sare sozialean zabaldutako mezu batean azaldu duenez, Ukrainak zentralaren kontrola berreskuratu arte egoera ez da normalduko.

Ukrainak zentralaren kontrola berreskuratu arte ez dela egoera normalduko.

Zaporizhiako zentral nuklearreko sei erreaktoreak geldialdi egoeran daude, eta, beraz, ez dago leherketa arriskurik, bertako agintari errusiazaleak azaldu duenez.

Hala ere, ez da Zaporizhiako sutea ez da Ukrainako gerrako arreta gune bakarra. Izan ere, Errusiako Kursk eskualdeko barruti bat jendez husteko eskatu dute azken orduetan bertako agintariek. Zehazki, Belovski barrutiko agintariek gune seguruetara joateko agindu diete herritarrei. Horrez gain, Belgorod eskualdeko gobernadoreak iragarri du Krasnoyaruzhski barrutiko (Ukrainarekin eta Kursk eskualdearekin muga egiten du) biztanleak "leku seguruagoetara" ebakuatzen hasiko direla. Iragan abuztuaren 6an soldadu ukrainarrak Errusiako Kursk eskualdeari eraso ondotik, borrokak gogortu dira inguru horretan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena