11:48

Mundua

PARISKO OLINPIAR JOKOAK

Amaitzear dira Parisko Olinpiar Jokoak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Igande honetan amaituko da Olinpiar Jokoen hogeita hamahirugarren edizioa, berritasun, ezusteko eta polemikaz betetakoa.

  • Eiffel dorrea, aurtengo Olinpiar Jokoetako irudirik esanguratsuenetarikoa. Argazkia: EFE.

    Eiffel dorrea, aurtengo Olinpiar Jokoetako irudirik esanguratsuenetarikoa. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Amaitzear dira Parisko 2024ko Olinpiar Jokoak. 2020an Tokion jokatu ondoren, hogeita hamahirugarren edizioak aurreikuspen guztiak gainditu ditu eta aurrekari bat ezarriko du Olinpiar Jokoen historian. Izan ere, aurtengoak berritasunak, ezustekoak eta garai honetan protagonista diren polemika sozialak izan ditu.

Irekiera-ekitaldiko egunetik bertatik, Parisko Olinpiar Jokoek emango zutenaren berri izan zuen publikoak, Frantziako hiriburuak hasiera-hasieratik bilatu baitu bere edertasuna erakutsi eta, horrekin batera, hiriak duen erakargarritasuna kirol mota guztietara eramatea. Horrela, kirolariak munduko erreferentziako lekurik ederrenetan lehiatzen ikusteko aukera izan dute kirolzaleek, hala nola Eiffel dorrearen, Jesusen Bihotza basilikaren edota Sena ibaiaren inguruetan, antolatzaileek promozio turistiko bikaina egin baitute.

Olinpiar Jokoetako ekitaldirik esanguratsuenetariko batean ere izan ditugu berritasunak; suontzi olinpikoan, hain zuzen. Irekiera-ekitaldia globo aerostatiko baten forma duen suontzi olinpikoa piztuta amaitu zen, Montgolfier anaien omenez. Hala ere, eskultura 'globalizatu' horretatik haratago, ekitaldiak eman zuen berritasuna ez zen artelana bera izan, baizik eta surik gabeko sugarra. Horrek ikaragarrizko inpaktu positiboa izan du ikusleengan, eta frantsesek hurrengo edizioetan ideia horri eustea ere eskatu dute.

Gaur egungoa mundu globalizatua da, eta horren eredu izan da hogeita hamahirugarren edizioa. Jokoetan gerran murgilduta dauden herrialdeen arteko lehiak izan dira; hala ere, gerra kulturalak lapurtu dio protagonismoa. Polemikarik esanguratsuena (entzutetsuena bai behintzat) bi boxeolariren inguruan sortutakoa izan da, "gizonak" eta "trans emakumeak" izatea eta, beraz, "lehiaketa faltsutzea" egotzi baitiete. Gainera, horietako baten inguruko polemika urre olinpikoarekin amaitu da: Imane Khelif aljeriarrarena.

Parisko Olinpiar Jokoak aurrekoak bezain globalizatuak izan dira, 206 herrialde baino gehiago aritu baitira bertan. Partaideetatik kanpo, federazio-ordezkaritzarik izan ez duten baina kirol-ordezkaritza izan duten beste lurralde batzuk ere izan dira. Edizio honetan 43 euskal kirolari lehiatu dira hiru herrialde ordezkatuz: Espainia, Frantzia eta Alemania.

Horrenbestez, berritasunez, irudi ikonikoz eta polemikaz beteriko edizioa izan dugu aurtengoa.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena