09:11

Mundua

Venezuela

Hauteskundeetako aktak hiru egunetan entregatzeko eskatu dio Auzitegi Gorenak Hauteskunde Batzorde Nazionalari

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hauteskundeetako emaitzen aurkako hainbat martxa izango dira gaur Caracasen, Maria Corina Marchado oposizioko kideak deituta. Nicolas Maduro presidentearen hitzetan, "oposizioko komandoek atentatua egin nahi dute" hiriburuan.

  • Venezuelako Auzitegi Gorena. Argazkia: EFE

    Venezuelako Auzitegi Gorena. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joan den uztailaren 28an Venezuelan izandako hauteskundeetako aktak eskatu dizkio Venezuelako Auzitegi Gorenak Hauteskunde Batzorde Nazionalari. Hiru eguneko epea eman dio, eta eguneko 24 orduetan zabalik egongo den bulego bat prestatu du horretarako.

Hauteskunde Batzorde Nazionalaren "sistema informatikoaren aurka salatutako eraso zibernetikoarekin lotutako eta hauteskundeetako emaitzak transmititzea eragotzi zuten froga-elementu guztiak" eskatu ditu Venezuelako Justiziak, "gertaera publiko eta nabarmena" dela arrazoituta.

Astelehenean lehen emaitzak ezagutu ondoren, oposizioa berehala atera zen bere garaipena aldarrikatzera, esanez botoen % 70 baino gehiago lortu zituela. Gainera, nazioarteak babestutako aktak zenbatzeko eskatu zuen.

Manifestazioak Caracasen

Bestalde, hauteskundeetako emaitzen aurkako hainbat martxa izango dira gaur Caracasen, Maria Corina Marchado oposizioko kideak deituta. Nicolas Maduro presidentearen hitzetan, "oposizioko komandoek atentatua egin nahi dute" hiriburuan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena