Itxi

Mundua

IRAN

Masoud Pezeshkian, Irango presidentea: "Okupazio terrorista israeldarrari damutuko zaio Haniyehren hilketa"

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Atzo hil zuten Ismail Haniyeh Hamaseko burua, Teheranen egindako atentatu batean. Bisita ofizialean zegoen Iranen, hango presidente berriaren inbestidura saiora joateko.

  • Masoud Pezeshkian, atzo, bere inbestidura saioan.

    Masoud Pezeshkian, atzo, bere inbestidura saioan. Argazkia: EFE

"Okupazio terrorista israeldarrari damutuko zaio Haniyehren hilketa koldarra". Masoud Pezeshkian Irango presidente izendatu berriak egin ditu adierazpenok, Ismail Haniyeh Hamaseko buruaren hilketa gaitzesteko zabaldu duen oharrean.

Atzo hil zuten Haniyeh Teheranen egindako atentatu batean. Bisita ofizialean zegoen han. Pezeshianen estidura saiora joana zen.

Iranen eta irandarren "lurralde batasuna eta duintasuna" defendatzeko konpromisoa berretsi du Pazeshkianek. "Gaur, Iran doluz dago,  Erresistentzia Palestinarreko buruzagi ausartaren martirioagatik: atzo, bere esku adoretsua altxatu nuen eta gaur bere hilkutxa eramatea dagokit", esan du.

Aurrez, Irango beste hainbat goi-agintarik ere gaitzetsi dute hilketa. Besteak bete, Naser Kanani Irango Gobernuko Atzerri Gaietako Ministerioko eledunak "mendekua" agindu du.

Bide beretik mintzatu da Ali Jamenei Irango agintari gorena ere, mendekua iragarriz. "Ekintza honekin, Israelgo erregimen terrorista sionistak lurzorua are gehiago prestatu du, zigor gogor baterako. Irizten diogu gure egitekoa dela Irango Errepublika Islamiarren izandako hilketari erantzuna ematea", ohartarazi du.

Haniyehren hilketa ikertzen ari direnen gertukoek baieztatu dute atentatua 02:00ak inguruan izan dela, eta lehen informazioen arabera, Irango lurretatik kanpoko tokiren batetik jaurti dute misila.