17:14

Mundua

AEB-KO HAUTESKUNDEAK

Barack eta Michelle Obamak beren babesa erakutsi diote Kamala Harris hautagai demokratari

Agentziak | EITB Media

Kamala Harrisek babesa eskertu die obamatarrei, "zuen babesa izateak asko esan nahi du niretzat, @MichelleObama eta @BarackObama. Ekin diezaiogun lanari", idatzi du Harrisek X.-n.

  • Michelle eta Barack Obama, Kamala Harris agurtzen, 2021eko ekitaldi batean. EFE.

    Michelle eta Barack Obama, Kamala Harris agurtzen, 2021eko ekitaldi batean. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Barack Obama AEBko presidente ohiak eta Michelle Obama haren emazte eta lehen dama ohiak euren babesa agertu diote publikoki Kamala Harrisi, AEBko Presidentetzarako hautagaitza aurkeztu berritan. 

Joe Bidenek hautagai izateari uko egingo ziola jakinarazi zuenean Obama presidente ohiak hautagai berri bat izendatzeko prozesu ireki bat eskatu zuen arren, X sare sozialean argitaratutako mezu baten baieztatu du Obama senar-emazteek "aste honen hasieran" eman ziotela babesa Harrisi.

"Presidente zoragarria izango dela esan diogu, eta gure babes osoa duela. Une kritikoa da gure herriarentzat, eta ahal dugun guztia egingo dugu azaroan berak irabaz dezan, eta zuek ere gurekin bat egitea espero dugu", gaineratu du presidente ohiak, herritarrei zuzenduta.

Kamala Harrisek babesa eskertu die obamatarrei, "zuen babesa izateak asko esan nahi du niretzat, @MichelleObama eta @BarackObama. Ekin diezaiogun lanari", idatzi du Harrisek X sarean. 

AEBko hedabideen arabera, bere hautagaitza iragarri zuenetik hona, Alderdi Demokrataren Konbentzio Nazionalean, Chicagon (Illinois), Etxe Zurirako izendapena ziurtatzeko beharrezkoak diren ordezkariak lortu ditu dagoeneko Harrisek.

Gainera, ia aurkari izan zitezkeen guztiek, Gavin Newsom Kaliforniako gobernadoreak esaterako, adierazi dute ez dutela presidenteordearekin lehian aritzeko inolako asmorik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena