Mundua
AEB-ko hauteskundeak
Agentziak | EITB Media
Etxe Zuriko bere bulegotik egindako hitzaldian, "norberaren anbizioa" ezin dela oztopo izan esan du. Kamala Harris presidenteordea goraipatu du eta haren aldeko botoa eskatu du. "Lider bat da gure herriarentzat", esan du.
Joe Bidenek, AEBko presidenteak, herriari hitz egin zion asteazkenean, Donald Trump hautagai errepublikarraren aurkako hauteskunde lasterketa bertan behera uzteko arrazoiak azaltzeko. "Biderik onena zuzia belaunaldi berriari ematea dela erabaki dut. Hori da gure nazioa batzeko modurik onena", esan du.
Presidente karguari begirune handia diola esan du, "baina nire herrialdea gehiago maite dut". "Ezerk ezin du gure demokraziaren salbazioa oztopatu, ezta norberaren anbizioak ere", gainera du.
Etxe Zuriko bere bulegotik, 11 minutuko hitzaldia eman du Bidenek. Estatubatuarrek aurre egin beharreko arriskuari buruzko hainbat aipamen egin ditu, baina Trump hautagaia aipatu gabe. "Boterea zure esku dago. Estatu Batuen ideia zure esku dago ", esan die herritarrei.
Harrisi babesa
Alderdi Demokrata Kamala Harris presidenteordearen inguruan bildu da eta berak ditu azaroaren 5eko hauteskundeetarako hautagai izendatzeko aukera gehien. Joe Bidenek Harris goraipatu du eta bere hautagaitza babestu nahi izan du hitzaldian. "Gogorra da. Gai da. Niretzat bazkide ikaragarria izan da eta liderra da gure herriarentzat", esan du.
Alderdi Demokratako hainbat aurpegi esanguratsuk Bidenen keinua laudatu dute, kameren aurrean emandako hitzaldiaren ostean. Barack Obama presidente ohiak, adibidez, eskerrak eman nahi izan dizkio "AEBko herriari emandako zerbitzuagatik".
81 urteko politikaria hauteskundeetarako hautagai izateari utzi zion, bere alderdikideen eta kanpainako diru-emaileen presioaren ondorioz. Ekainaren 27an Trumpen aurka izan zuen eztabaidan erakutsi zituen zalantzen eta jarrera ahularen ondoren egindako inkestek, galtzailetzat ematen zuten.
Joe Bidenek urtarrilean utziko du Etxe Zuria. Hain zuzen ere, bigarren aldiz hautatua izateari uko egin dion lehen presidentea izan da 1968tik. Orduko hartan, Lyndon Johsonek bere hautagaitza erretiratu zuen Vietnamgo gerran izan zuen paperagatik kritikak jaso ondoren.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa