Mundua
SUTEA
Zazpi pertsona hil dira, tartean hiru haur, Nizako etxebizitza eraikin batean piztutako sutearen ondorioz
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Fiskalak uste du sutea nahita piztu zezaketela eta poliziak bere ikerketan "bide kriminala" aintzat hartu duela esan du, eta aditzera eman du narko trafikoarekin lotura izan dezakeela. Goizaldean piztu da sua, 02:30 aldera, eraikinaren zazpigarren solairuan, Moulins auzoan.
Zazpi pertsona hil dira, tartean hiru adin txikiko, bart Frantziako Niza hiriko etxebizitza erakin batean piztutako sutearen ondorioz. Bertako suhiltzaileek baieztatu dute albistea. Fiskalak uste du sutea nahita piztu zezaketela. Hala adierazi du Damien Martinelli fiskalak, "bide kriminala" aintzat hartu duela poliziak bere ikerketan, eta aditzera eman du narko trafikoarekin lotura izan dezakeela.
Goizaldean piztu da sua, 02:30 aldera, eraikinaren zazpigarren solairuan, Moulins auzo ezagunean.
Eric Ciotti diputatuak sare-sozialetan bere atsekabea agertu du goizeko lehen ordutik, eta erantsi duenez, hildakoez gain, pertsona bat oso larri dago, eta beste hiru zauritu dira, kea arnasteagatik. "Oso atsekabetuta, sute beldurgarriagatik", idatzi du.
Immense émotion à la suite d’un terrible incendie rue de la Santoline dans le quartier des Moulins à Nice.
— Eric Ciotti (@ECiotti) July 18, 2024
Malgré la courageuse intervention des policiers et des sapeurs pompiers 7 personnes dont 1 enfant sont décédées et 1 personne en urgence absolue et trois autres ont été…
Nahita eragindako sutea
Fiskalak uste du sutea nahita piztu zezaketela. Hala adierazi du Damien Martinelli fiskalak, "bide kriminala" aintzat hartu duela poliziak bere ikerketan, eta aditzera eman du narko trafikoarekin lotura izan dezakeela.
Aldi berean suhiltzaileek egin duten lana txalotu du fiskalak haiei esker hildakoak ez direlako gehiago izan. Agintariek psikologoen zerbitzua eskaini diete bizilagunei, baita sutearen lekuko izan diren poliziei ere.