Mundua
AEB
Agentziak | EITB Media
"Horrelako zerbait ezin dela gertatu esaten dudanean, akats bati buruz ari naiz", azpimarratu du Alejandro Mayorkasek. Trumpen segurtasunaz arduratzen den AEBko Zerbitzu Sekretua Mayorkasen departamentuaren menpe dago.
Trump ukabila goian duela, belarria odolez beteta, tiroketaren ostean. Argazkia: EFE
Alejandro Mayorkas Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Segurtasun Nazionaleko idazkariak gaur onartu duenez, Donald Trump Etxe Zurirako hautagai errepublikanoaren eta presidente ohiaren kontrako hilketa saiakera segurtasun "akatsa" izan zen.
"Horrelako zerbait ezin dela gertatu esaten dudanean, akats bati buruz ari naiz", nabarmendu du Mayorkasek CNNri egindako adierazpenetan.
"Ikerketa independente baten bidez, nola eta zergatik gertatu zen aztertuko dugu, eta ateratzen ditugun ondorioekin gomendioak emango ditugu, berriro ez gertatzea ziurtatzeko", gaineratu du.
Trumpen segurtasunaz arduratzen den AEBko Zerbitzu Sekretua Mayorkasen departamentuaren menpe dago.
Bestalde, Kimberly Cheatle Zerbitzu Sekretuko zuzendariak ohar batean iragarri duenez, larunbatetik "aldaketak ezarri dira Trumpen segurtasun taldean, konbentzioan eta kanpainan zehar babesa bermatzeko".
Trump tiroz zauritu zuten Butlerren (Pennsylvania), mitin batean, Zerbitzu Sekretuak erasotzailea (20 urteko gaztea) hil aurretik.
Gazteak tiro egin zuen mitinetik oso gertu zegoen teilatu batetik, zenbait pertsonak segurtasun-zerbitzuei susmagarri bat zegoela jakinarazi eta berehala.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa