Mundua
AEB
Agentziak | EITB Media
Amerikako Estatu Batuetako presidente ohia igandean heldu da Milwaukeera, ostegun honetan Etxe Zurirako hautagai errepublikanoa izendatuko duen ekitaldian parte hartzeko.
Albisteak (2)
Alderdi Errepublikanoaren Konbentzio Nazionala astelehen honetan hasiko da Milwaukeen (Wisconsin). Horretan, segurtasun neurri bereziak jarriko dira martxan, hauteskunde kanpainako ekitaldi batean gertatutako Donald Trumpen hilketa saiakeraren ostean.
Ostegunera arte luzatuko den batzarrak Trump izendatuko du hautagai. Ekitaldiak segurtasun neurri indartuak izango ditu, Joe Biden presidente estatubatuarrak emandako aginduaren ostean. Izan ere, buruzagi demokratak igandean iragarri zuenez, Kimberly Cheatle Zerbitzu Sekretuko zuzendariari "Errepublikanoen Konbentzio Nazionalerako segurtasun neurri guztiak" berrikusteko eskatu zion presidenteak. Hala ere, Trumpek segurtasun maila altuak jaso ditu orain arte, nahiz eta oraindik hautagai-ofizial ez izan.
Hirigunea segurtasun indarrez beteta dago jada, eta hainbat kale moztuta eta dozenaka segurtasun-agente patruilatzen ari dira ekitaldiko inguruko eremuetan.
Milwaukeeko alkatetzaren araberan, polizia, suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak "estu" ari dira elkarlanean Zerbitzu Sekretuekin, "egoilarrak, enpresak eta bisitariak seguru mantentzeko" helburuarekin.
Hala, konbentziorako segurtasun planak berraztertzen ari direla azaldu du Gobernu federaleko goi-funtzionario batek, ABC News telebista kateari. Horren ostean, aldaketaren bat egin behar den ala ez aztertuko dutela azpimarratu du goi-funtzionarioak. Bestalde, CBS News azaldutakoaren arabera, segurtasun-perimetroa zabaldu eta trafikoa kontrolatzeko guneak instalatzeko aukera aztertzen ari dira.
Trump, Milwaukeen jada
Donald Trumpek ostegunean emango du hautagai errepublikanoaren izendapena publikoki onartzeko ohiko hitzaldia. Horrekin batera, aste honetan presidenteorde izateko hautagaia nor izango den jakinaraztea ere espero da.
Presidente ohia igandean lurreratu zen AEBetako ipar-ekialdeko hirian. "Milwaukeen lurreratu naiz Donald Trumpekin", iragarri du Eric Trumpek. X sare sozialean publikatutako bideoan, Trump Force One izeneko jet pribatua lurreratu dela erakutsi du haren semeetako batek.
Touchdown in Milwaukee with @realdonaldtrump #TrumpForce1 pic.twitter.com/vkO5ZUPXG6
— Eric Trump (@EricTrump) July 14, 2024
Trump hauteskunde-kanpainaren unerik gorenean iritsi da Wisconsineko hirira. Izan ere, inkestek Joe Biden presidentearekin zuen aldea edo abantaila handitu egin dela adierazten dute. Gainera, orain bere figurak dimentsio heroikoa hartu du Trumpen aldeko jarraitzaileen artean, Pennsylvanian gertatutako hilketa saiakeraren ondoren.
Horretan, Trumpen eskuineko belarrian zauritu zuen bala batek, eta jarraitzaile bat eta beste bi zauritu hil ziren.
Handik gutxira, Zerbitzu Sekretuko frankotiratzaile batek 20 urteko Thomas Matthew Croos erasotzailea hil zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa