Mundua
Hilketa matxista
Agentziak | EITB MEDIA
Hainbat orduz bila aritu ostean, agintariek 26 urteko Kyle Clifford Londres iparraldean atxilotu dute. Hilerri baten inguruan inguruan aurkitu dute, zaurituta, eta erietxera eraman dute.
Balezta batekin hiru emakume hiltzeaz akusatutako gizon baten bila dabil Erresuma Batuko Polizia
Britainia Handiko Hertfordshire konderriko Poliziak hiru emakumeren ustezko hiltzailea atxilotu du. Antza, balezta batekin hil ditu.
Hainbat orduz bila aritu ostean, agintariek 26 urteko Kyle Clifford Londres iparraldean atxilotu dute. Hilerri baten inguruan inguruan aurkitu dute, zaurituta, eta erietxera eraman dute.
Britainia Handiko Hertfordshire konderriko polizia 26 urteko gizon baten bila ari da. Balezta batekin hiru emakume hil dituela uste dute.
Biktimak Carol Hunt (61 urte) eta Hannah eta Louise Hunt (28 eta 25 urte) dira, John Hunt Radio BBC 5 Live irrati emisorako zaldi lasterketen esatariaren emaztea eta alabak.
Hilketaren susmagarria gazteetako baten mutil-lagun ohia da, The Sun egunkariak argitaratu duenez.
Gertakariak astearte arratsaldean izan ziren, Herftordshireko herri batean. Polizia agenteek hiru emakumeak larri zaurituta aurkitu zituzten bizi ziren etxean, eta ondoren hil ziren. Biktimen senarra eta aita denak deitu zien larrialdi-zerbitzuei, lanetik etxera iritsi eta emakumeak zaurituta aurkitu zituenean.
Ikerketako iturrien arabera, lehen zantzuen arabera, erasotzaileak hiru pertsona hauek zituen jomugan. Balezta batekin eraso egin zietela uste dute, baina "beste arma batzuk ere erabili ahal izan ditu", esan dute.
Hertfordshireko Poliziak susmagarriarengana ez hurbiltzeko deia egin die herritarrei, oraindik balezta berarekin izan dezakeelakoan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa