Mundua
ANALISIA
FELIPE ETXEBARRIA
EITB MEDIA
Ezkerreko Fronte Popularrak irabazi duen arren, ez du lortu gehiengo nagusia, eta beraz gobernu koalizioa eratzeko Macronen alderdi zentristarekin negoziatu beharko du. Baina Frantziak ez dauka tradiziorik koalizio gobernuak eratzen, eta beraz negoziazio hori zaila izango da dudarik gabe.
Eskuin muturra baztertu egin dute Frantziako hauteskundeetako bigarren txandan. Marine Lepenen Bilketa Nazionala hirugarren indar geratu da Asamblada Nazionalean. Alderdi honek frantsesei beldurra ematen jarraitzen die. Uste dute ez dela beste alderdi bat gehiago, baizik eta indar politiko arriskutsua dela bere benetako helburuak eztaltzen dituena. Boto emaleen gehiengoak uste duenez, arrazista, antisemita, anti-musulmana eta xenofoboa da, eta beraz boterera heltzea gaitsetzi egin behar zaio.
Ezkerreko Fronte Popularrak irabazi du eta 181 eserleku lortu ditu. Macron presidentearen Ensemble taldeak, bigarren indarra izanda, 166 eserleku lortu ditu. Eta hirugarren postuan eskuin muturreko Bilketa Nazionala 143 eserlekurekin, azkenengo eserlekuak zenbatzen daudela.
Ezkerreko Fronte Popularrak irabazi duen arren, ez du lortu gehiengo nagusia, eta beraz gobernu koalizioa eratzeko Macronen alderdi zentristarekin negoziatu beharko du. Baina Frantziak ez dauka tradiziorik koalizio gobernuak eratzen, eta beraz negoziazio hori zaila izango da dudarik gabe.
Egoera konplikatzen da Fronte Popularra lau alderdiz osotuta dagoelako: Lehengo indarra eserlekutan Frantzia Intsumisoa izan da, bigarren indarra François Hollande presidente ohiaren alderdia izan da, hirugarren postuan Alderdi Ekologista, eta azkenik Frantziako Alderdi Komunista. Laurek osotzen dute ezkerreko fronte hau.
Frantzia Intsumisoa bloke honetako lehen indarra izanda, Melenchon buruzagiak eskatu du dagoeneko lehen ministro kargua. Baina izandapen hori gainerako alderdiekin negoziatu beharko du. Zalantzak daude baita ere zein programa beteko ote duen hain zatituta dagoen parlamentutik irtengo den gobernuak.
Macron presidenteak orain kohabitazioa egin beharko du parlamentu honetatik irtengo den gobernuarekin. Egoera hau ez ezaguna da Frantziako V Errepublikan. Batez ere gobernu koaliziorik ez delako orain arte egon. Baina Presidentea alderdi batekoa eta gobernuko lehen ministroa beste alderdi batekoa izan dira iraganean.
V. Errepublikan hiru aldiz izan dira kohabitazioak: 1986tik 1988ra François Mitterrand presidente sozialista eta Jacques Chirak lehen minintro gaullistaren artean, 1993tik 1995ra Mitterrand eta Edouard Balladouren artean, eta 1997tik 2002ra Chirak presidentea eta Lionel Jospin lehen ministro sozialistaren artean. Baina oraingoan egoera askoz korapilotsuagoa da
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa