11:29

Mundua

Abiadura Handiko trena

Ramiro Gonzalezek Ministerioari eskatu dio Euskal "Y"ari buruzko txostena urtea amaitu aurretik buka dezala

EITB Media

Arabako ahaldun nagusia Radio Euskadiko "Boulevard" saioan izan da. Gipuzkoako Aldundiarekin aurrez aurre jartzea sahiestu du.

  • Ramiro González Arabako ahaldun nagusia Radio Euskadin.

    Ramiro González Arabako ahaldun nagusia Radio Euskadin.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Abiadura handiko trenaren EAEko linea eta Iruñakoa lotuko dituen puntua Gasteiz edo Ezkio Itsaso izango den, polemika iturri izaten jarraizen du bi aldundien artean.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiari elkarrizketa egin diote Radio Euskadiko "Boulevard" saioan eta Espainiako Garraio Ministerioari eskatu dio urtea amaitu baino lehen buka dezala Euskal Y-a Iruñearekin lotzeko ikerketa.

Elkarrizketan Gipuzkoako erakundeekin aurrez aurre jartzea saihestu du. Gogoratu behar da Ezkio-Itsasoren aldeko hautua lehenesten duela Gipuzkoako Aldundiak, eta trenaren etorkizuna txosten horren esku utzi duela.

Arabako ahaldun nagusiak uste du lehenetsi behar dena dela Abiadura Handiko Trenak atzerapen gehiago ez izatea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena