Mundua
Hauteskundeak
Agentziak | EITB Media
Hauteslekuak itxi ostean argitaratutako lau inkesta nagusien arabera, macronistak bigarren postuan geratuko lirateke eta Le Penen Bilgune Nazionala hirugarren postuan.
IFOP etxeak egindako inkestaren emaitzak. Argazkia: EITB Media.
Frantziako hauteskunde legislatiboen bigarren itzulian hauteslekuak itxi ostean argitaratutako lehen inkestek garaipena iragartzen diote Fronte Popular Berria (NFP) ezkerreko koalizioari. Argitaratu diren inkesta guztietan macronistak bigarren postuan agertzen dira, eta Marine Le Penen Bilgune Nazionala (RN) hirugarren izango litzateke.
Ifop demoskopia etxearen datuen arabera, ezkerreko koalizioak 180 eta 215 eserleku artean lortuko lituzke Frantziako Asanblea Nazionalean. Macronen aldekoei 150 eta 180 eserleku artean ematen dizkiote. Azkenik, Bilgune Nazionaleko (RN) ultraeskuindarrak gehiengo osotik urrun geratuko lirateke, 115 eta 152 eserleku artean lortuta.
Ipsosen proiekzioak antzekoak dira: 172-192 diputatu NFPrentzat, 150-170 macronistentzat eta 132-152 ultraeskuindarrarentzat.
Elabe etxeak BFMTVrentzat egindako inkestek 175-205 diputatu ematen dizkiote ezkerrari, 150-170 bloke macronistari eta 115-150 RNri.
Azkenik, Opinionwayren galdeketak 160 eta 210 eserleku artean ematen dizkio NFPri, Macronistak jarri ditu bigarren (160-180) eta ultraeskuindarrak hirugarren (130-160).
Bigarren itzuliko emaitza horiek (baieztatuz gero) ez dira lehen itzulikoak ikusi ostean askok espero zituztenak. Bilgune Nazionala izan zen lehen itzulian alderdi bozkatuena, botoen % 33tik gora lortuta.
Asanblea Nazionalak 577 eserleku ditu, eta, beraz, 289 eskuratu behar dira gehiengo osoa izateko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa