Mundua
HAUTESKUNDEAK AEB-N
AGENTZIAK | EITB Media
Horixe erantzun du AEBko presidente eta hautagai demokratak bere alderdikideak hautagaitza zapuzteko mugimenduak egiten hasiko balira zer egingo lukeen galdetuta.
Biden, kanpainako ekitaldi batean. Argazkia: EFE
Joe Bidenek bart eman duen elkarrizketa batean esan du "Ahalguztidunak" eskatuta soilik egingo liokeela uko presidentegai izateari.
"Ahalguztidunak presidentetzarako hautagaitzari uko egiteko esango balit, utzi egingo nukeen, baina ez da gertatuko", adierazi du Bidenek ABCk emititu duen elkarrizketa grabatuan. Ikusmin handia sortu du elkarrizketak aurreko astean Donald Trump hautagai errepublikanoarekin izandako eztabaidan egurra jaso ostean.
Chuck Schumer AEBko Senatuko gehiengoaren buruak eta Nancy Pelosi Ordezkarien Ganberako demokraten buruak Bidenen gaitasunen inguruan zalantza agertuko balute zer egingo lukeen galdetu dio George Stephanopoulos kazetariak, eta horrela erantzun dio.
Bidenek baztertu egin du halakorik gertatzea, eta "balizko" egoerak direla azpimarratu du.
Etxe Zurirako berriro hautatuz gero hurrengo agintaldian 85 urte beteko lituzkeen hautagaiak adierazi duenez, "ez dut uste nik baino gaitasun gehiago duen pertsonarik dagoenik presidente izateko eta hauteskunde lehia hau irabazteko".
Ekainaren 27an Trumpekin hauteskunde eztabaida izan zuenetik jomugan dagoen arren, Bidenek errefusatu egin du mediku azterketa independentea egitea hautesleek osasun egoera onean dagoela egiazta dezaten.
"Egunero daukat adimen proba bat. Egunero ditut probak egiten dudan guztian", erantzun du Bidenek.
Mark R. Warner Virginiako senatari demokrata alderdiko senatariak biltzen saiatzen ari da Bideni hautagaitzari uko egin diezaion eskatzeko.
Redd Hastings Netflixen sortzaile eta dohaintza-emaile handienetakoa denak ere alde batera egiteko eskatu dio Bideni, "buruzagi demokrata indartsu batek Trump garaitu dezan".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa