Mundua
Iran
agentziak | eitb media
Bozkatzera jende asko zihoala ikusirik, gauerdira arte luzatu dute botoa emateko ordutegia. Inkesten arabera, Pezeshkian erreformista eta moderatua Jalili ultrakontserbadorearen aurretik geratuko da, Ebrahim Raisi presidente ohia helikoptero istripuz hil ostean egiten ari diren hauteskundeetan.
Emakume irandar bat, gaur, botoa ematen. Argazkia: EFE
Iranen hauteskunde aurreratuen bigarren itzuliak utzitako titularretako bat parte-hartzearena izango da, zalantzarik gabe. Agintariek adierazi dutenez, arratsalderako parte-hartzea lehen itzulikoaren egunaren amaieran baino handiagoa zen. Lehen itzulian, historiako parte-hartzerik txikiena izan zen (% 39,9).
Irango agintariek gauerdira arte luzatu ohi dute bozketa-aldia herrialdeko hauteskunde-egunetan, eta hala egin dute ostiral honetan ere. Hain zuzen ere, Irango Hauteskunde Batzordeak iragarri du 00:00ak arte (22:30 Euskal Herrian) luzatuko dela botoa emateko ordua, "jende asko ari delako hauteslekuetara joaten", Tasnim agentziaren arabera.
Gaur 61 milioi pertsona daude deituta hauteslekuetara. Irandarrek gaur erabakiko dute nor izango den maiatzean istripuz hil zen Ebrahim Raisi presidentearen lekua hartuko duena. Masoud Pezeshkian erreformista edo Saeed Jalili ultrakontserbadorea (Mendebaldearen aurkakoa) aukeratu beharko dute.
58.000 hautesleku ireki dituzte 08:00etan, Euskal Herrian 06:30 zirenean.
Inkestek Pezeshkian jartzen dute Jaliliren gainetik. 69 urteko kirurgialaria, Osasun ministro izandakoa, esperantza gutxirekin aurkeztu zen, baina kanpainan indarra hartu du Mendebaldearekiko gertutasun mezuak eta beloaren aurkako kritikak eginez.
Jalili, energia nuklearraren inguruko negoziazioen buru izandakoa, "Iraultza Islamikoaren benetako produktu" gisa deskribatu dute, eta Mendebaldearen aurka eta errepresioa handitu zuen Raisi ultrakontserbadorearen politiken alde agertu da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa