Mundua
GAZA
Agencias | EITB MEDIA
Bitartean, Israelgo hegazkinek eta tankeek Gazako iparraldeko Shejaia, Sabra, Daraj eta Tuffah eremuak bonbardatzen jarraitzen dute, palestinarrak, haur ugari barne, hiltzen. Khan Younis eta Rafah inguruan ere erasoak areagotu dituzte azken orduotan.
Khan Younisen eta Rafahen ere erasoak areagotu dituzte azken orduotan. Argazkia: EFE
Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak eta Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak ostegun honetan hitz egingo dute, Gazako Zerrendan balizko su-eten baten inguruan Hamasek egindako proposamena eta bahituta dauden pertsonen egoera aztertzeko.
Israelek Hamasen erantzuna jaso zuen asteazkenean, maiatzaren amaieran Bidenek plazaratutako proposamenaren inguruan. Horren arabera, Gazan bahitutako 120 bat lagun askatuko lituzkete eta bi aldeek su-etena ahalbidetuko lukete Gazako Zerrendan.
Testuinguru horretan, Netanyahuk Segurtasun kabinetea bilduko du arratsaldean, Hamasen proposamena aztertzeko asmoz.
Bitartean, Israelgo hegazkinek eta tankeek Gazako iparraldeko Shejaia, Sabra, Daraj eta Tuffah eremuak bonbardatzen jarraitzen dute, palestinarrak, haur ugari barne, hiltzen. Khan Younis eta Rafah inguruan ere erasoak areagotu dituzte azken orduotan.
Orain arte, Hamas akordioa onartzeko prest agertu da, betiere tropa israeldarrak Palestinatik erabat erretiratzen badira; Israelek, berriz, argi utzi du Palestinako milizia suntsitzeko erasoaldiarekin jarraituko duela.
Gazan, palestinarrek tentuz erantzun dute. "Gerraren amaiera espero dugu, leher eginda gaude eta ezin dugu etsipen gehiagorik jasan", esan du Youssefek, bi semeren aitak, orain Khan Younisen, Gazako Zerrendaren hegoaldean. "Gerra honetan murgilduta gauden ordu bakoitzean, jende gehiago hiltzen da eta etxe gehiago suntsitzen dira, beraz, nahikoa da. Israelgo eta mundu osoko agintariei esaten diet hori".
Israelek, bestalde, Palestinaren lurrak okupatzeko asmoarekin aurrera jarraitzen du, eta Zisjordanian beste bost asentamentu egitea onartu du, hau da, beste ia 13 kilometro kuadroko azalera okupatzea palestinarren lurretan. Horren aurrean, Europar Batasunak babesa adierazi dio Palestinako Aginte Nazionalari, eta gaitzetsi egin du Isralen erabakia.
Era berean, Josep Borrell Europar Batasuneko diplomazia buruaren bulegoak salatu du Nazioarteko Zuzenbidea era larrian urratzeaz gain, era horretako ekintzek zapuztu egiten dituztela Israel eta Palestinaren arteko bake iraunkorra eta bi estatuen irtenbidea lortzeko ahaleginak, eta Israeli eskatu dio atzera egin dezala erabakian, erantsiz, Europar Batasunak ez dituela aitortuko 1967. urteaz geroztik aldebakarrez egindako muga-aldaketak.
Hamasen ekintza armatuaren ondoren Israelek abiatutako erasoaldiak ia 38.000 pertsona hil ditu, eta Gazako Zerrenda erabat hondatuta utzi du, milaka desplazaturekin.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa