13:23

Mundua

AEB hauteskundeak

'The New York Times' egunkariak hautagaitza uzteko eskatu dio Joe Biden presidenteari

EITB MEDIA

Egunkari estatubatuarraren arabera, egungo agintariak erakutsi ez duen gaitasunak dituen hautagai bat behar du herrialdeak, Donald Trumpek suposatuko lukeen "mehatxuari" aurre egiteko.

  • New York Times.

    New York Times.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'The New York Times' egunkariak hauteskundetako hautagaitza bertan behera uzteko eskatu dio Joe Biden presidenteari, aste honetan egindako eztabaidaren ostean. AEBko egunkariak dio herrialdeak gaitasun guztiak dituen hautagaia behar duela Donald Trumpen "mehatxuari" aurre egiteko, egungo presidenteak ez omen baitu horrela erakutsi.

"Lehendakaria ostegun gauean agertu zen zerbitzari publiko handi baten itzal gisa (...) Kostatu zitzaion bigarren agintaldi batean lortuko zuena azaltzea. Kosta egin zitzaion Trumpen probokazioei erantzutea (...) Eta, behin baino gehiagotan, esaldi bat bukatzea kostatu zaio ere", azaldu du egunkari estatubatuarrak.

Hala ere, Ameriketako Estatu Batuetako egunkari erreferenteak presidentea babesten jarraituko duela azaldu du, hautagaitza demokratan aldaketarik egiten ez bada.

'Washington Post'

New Yorkeko egunkaria ez da izan Ameriketako Estatu Batuetako presidentetzaren lehenengo hauteskunde-eztabaidari erantzun dion komunikabide bakarra.

Izan ere, hauteskunde kanpaina uztea zuzenean eskatu ez badio ere, 'Washington Post'-ek uztearen ideia aztertzea eskatu dio, eztabaida "zoritxar" baten ostean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena