Mundua
Hauteskundeak Iranen
EITB MEDIA
Izan ere, nahiz eta biak izan hautagai bozkatuenak, ez dute garaipena lortzeko beharrezkoa den botoen % 50 gehi bat lortu. Horrenbestez, uztailaren 5ean izango dute hauteskundeen bigarren itzulia.
24,5 milioi boto zenbatu zituzten Irango hauteskundeetako lehenengo itzulian. Argazkia: EFE.
Said Jalili kontserbadoreak eta Masud Pezeshkian erreformistak Irango presidentetza izango dute jokoan bigarren itzulian, uztailaren 5ean.
Bi horiek izan dira hautagai bozkatuenak lehen itzulian; hala ere, ez dute garaipena lortzeko beharrezkoa den botoen % 50 gehi bat lortu. Bestaldem Mohamad Bagher Ghalibaf kontserbadorea izan da boto gehien jaso dituen hirugarren hautagaia.
Hain zuzen ere, hauteskundeetan jasotako 24,5 milioi boto zenbatu ostean, Pezeshkianek 10,4 milioi boto jaso ditu; Jalilik, aldiz, 9,4 milioi.
Parte-hartze baxua
Irango Errepublikak 1979tik hauteskundeetan izandako parte-hartzerik baxuena izan du.
Hain zuzen, boto-emaileen % 40ak baino ez du bozkatu, herrialdeko Hauteskunde Batzordeak partekatutako datuen arabera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa