09:09

Mundua

EBko hauteskundeak

Joe Bidenek bere gobernatzeko gaitasuna defendatu du

EITB MEDIA

AEBko presidenteak jasotako kritiken ostean, "ohi bezain ondo eztabaidatzen" ez duela onartzeaz gain, presidentetzarako alternatiba den Donald Trumpekin alderatzeko eskatu die estatubatuarrei.

  • Joe Biden, Ipar Carolinan egindako agerraldi jendetsuan. Argazkia: EFE.

    Joe Biden, Ipar Carolinan egindako agerraldi jendetsuan. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joe Bidenek, AEBko presidenteak, Ipar Carolinan egindako mitin jendetsu batean onartu duenez, "ez du ohi bezain ondo eztabaidatzen", baina bere gobernatzeko gaitasuna defendatu du. Hala, estatubatuarrei presidentetzarako alternatibarekin alderatzeko eskatu die: Donald Trump presidente ohiarekin.

Trumpen aurkako eztabaidan erakutsitako jarrera ahula dela eta, kargugabetzea eskatzen dutenen kritikak isilarazten saiatu da demokrata, Ipar Carolinan egindako ekitaldi jendetsu batean.

"Badakit ez naizela gizon gaztea, argi dago (...) Ez naiz lehen bezain erraz ibiltzen. Ez dut hain arin hitz egiten. Ez dut lehen bezain ondo eztabaidatzen. Baina hau da dakidana. Badakit egia esaten. Ongia eta gaizkia bereizten ditut. Badakit lan hau nola egiten den", azaldu du presidenteak txalo artean.

Horrekin batera, Donald Trump AEBko demokraziarentzat "arriskutsua" dela adierazi du 81 urteko agintariak.

"Gure demokrazia babestu eta defendatuko dugu. Hori da hauteskundeetan jokoan dagoena: gure askatasuna, gure demokrazia", argudiatu du Bidenek bere hautagaitzaren alde, eta Trumpenarekin alderatuz.

Trump, garaipena ospatzen

Alderdi Errepublikanoan, aldiz, presidentetzarako eztabaidaren irabazle hartu dute Donald Trump. Hala, presidente ohiak bere aurkariaren kontra egiteko aprobetxatu du eta demokrata Estatu Batuetako historiako "presidenterik ezgaiena" dela adierazi du.

"Boto-emaile orok gaur egin beharko lukeen galdera ez da Joe Bidenek 90 minutuko eztabaida gainditu dezakeen ala ez, baizik eta ea AEBk biziraun dezake Joe Biden ustelaren beste lau urte gehiagora", adierazi du errepublikanoak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena