Mundua
Estatu-kolpea
Agentziak | EITB Media
Minutu batzuk lehenago, Luis Arce Boliviako presidenteak militarren "mugimendu irregularrak" salatu ditu La Paz hirian.
Hainbat tankek eta militar armatuk Boliviako Gobernuaren egoitzaren aurreko plaza okupatu dute gaur, Juan Jose Zuñiga Armadako komandante nagusiak eraikina hartzeko mehatxua egin ostean.
Minutu batzuk lehenago, Luis Arce Boliviako presidenteak militarren "mugimendu irregularrak" salatu ditu La Paz hirian.
Luis Almagro Amerikako Estatuen Erakundeko (AEE) idazkari nagusiak Paraguaitik adierazi duenez, erakundeak ez du onartuko "Bolivian ordena konstituzionala urratzea".
"AEEko Idazkaritza Nagusiak gogor gaitzesten ditu Boliviako Armadaren ekintza horiek, eta Amerikako Gutun Demokratikoak agintzen duen bezala, aginte zibilaren mende jarri beharko dira", aldarrikatu du Almagrok.
Boliviak Amerikako Estatuen Erakundean (AEE) duen ordezkariak, Hector Arcek, "larrialdi egoera" baten berri eman zion nazioarteari ordu batzuk lehenago, tropa militarrak Gobernuak La Pazen duen egoitzaren aurrean azaldu ostean, eta "behar bezalako erantzukizunez eta seriotasunez" jokatzeko eskatu zion nazioarteari.
Evo Morales (2006-2019) Boliviako presidente ohiak ere "estatu-kolpea" izan dela ziurtatu du. "Demokrazia defendatzeko mobilizazio nazionala" eskatu du Moralesek.
Xiomara Castro Latinoamerika eta Karibeko Estatuen Komunitateko (CELAC) eta Hondurasko presidenteak "premiazko" bilera deitu du, Boliviako "estatu-kolpea" dela eta.
"Premiazko deialdia egiten diet CELACeko herrialde kideetako presidenteei, Boliviako demokraziaren aurka doan faxismoa gaitzesteko eta botere zibila eta Konstituzioa erabat errespeta ditzatela eskatzeko", adierazi du Castrok X sare sozialean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa