14:48

Mundua

IZENDAPENA

Mark Rutte Herbehereetako jarduneko lehen ministroa izendatu dute NATOko idazkari nagusi

EITB MEDIA

Así lo han acordado este miércoles los embajadores de los 32 países de la Alianza Atlántica. Rutte sucederá a Jens Stoltenberg, que lleva 10 años en el cargo, a partir del próximo 1 de octubre.

  • El primer ministro en funciones de Países Bajos, Mark Rutte. Foto: EFE

    El primer ministro en funciones de Países Bajos, Mark Rutte. Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mark Rutte Herbehereetako jarduneko lehen ministroa izango da NATOko hurrengo idazkari nagusia, Aliantza Atlantikoko 32 herrialdeetako enbaxadoreek asteazken honetan adostu moduan. Hala erabaki du Ipar Atlantikoko Kontseiluak. Ruttek Jens Stoltenberg ordezkatuko du, hamar urte karguan eman ostean.

Stoltenbergek X sare sozialean adierazi du "oso pozik" dagoela Mark Rutte Herbehereetako lehen ministroak haren oinordekoa hartuko duelako, eta "transatlantista bikaina, lider indartsua eta adostasunen sortzailea" dela nabarmendu du. Testuinguru horretan, "arrakasta handia" opa diola esan du, "NATO indartzen jarraitzen dugun bitartean". Esku onetan uzten duela ere aditzera eman du.

Ruttek urriaren 1etik aurrera hartuko ditu idazkari nagusi lanak, politikari norvegiarraren agintaldia amaitzen denean.

Joan den astean, Klaus Iohannis Errumaniako presidenteak NATO zuzentzeko hautagaitza atzera bota ondotik, Rutte zen, gainerako aliatuen babesarekin, hautagai bakarra.

Nolanahi ere, beharrezkoa zen Ipar Atlantikoko Kontseiluak formalki Rutte izendatzeko lehen ministro, eta hala egin du asteazken honetan. Ondoren, Aliantzako buruzagiek uztailaren 9tik 11ra Washingtonen egingo duten goi-bileran erabakia berretsiko dute.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena